Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1989-05-06 Orexa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1989-05-06 Orexa Jaialdia
Gai-jartzailea
Lizaso, Sebastian
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Peñagarikano, Anjel Mari
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Gero eta haur gehiago dira tratu txarrak jasaten dituztenak. Abestu haur horien gurasoei.

Deskribapena

Doinua
Adixkidia Andoaindikan
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1989-05-06 Orexa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egaña
Lizasok gaia ipini eta
iritsi zaigu aukera,
hamaika umek ba omen dauka
maltratatuen tankera,
bizitza eman ta gero kolpez
hornitzen dute ostera,
nere iritziz hori ez degu
ama baten jokaera.
Peñagarikano
Erru gabeko haurtxo gaixoak
nik nahi nituzke berezi,
mundu txar honek berekin dauka
ez dakit zenbat malezi,
seme-alabak ezin al dira
behar bezela hazi ta hezi,
hori egiten duenak ez du
ama izaterik merezi.
Egaña
Umetxo batek haurra danean
ez al du ezer balio?
Zenbait gurasoi aginte hori
zaie tximetara io,
amaren batzuk beren semeak
jotzen dituzte propio,
ama izenik ez du merezi,
pertsonarena gutxio.
Peñagarikano
Zoritxarrean gaur ez da falta
era hortako ekaitzik,
inola ere ezin isildu
aingeruen negar hotsik,
haur gizajoak ez dadukate
haiek ikusteko pozik,
haurtxoa ez da joka hezitzen
laztanak eginez baizik.
Egaña
Munduan zer da haurtxo bat bezin
maitagarri ta polita,
zenbait gurasok neurritik gora
ibiltzen dute errita,
bitartekorik ez denez falta
ondo pentsatzen jarrita,
umeak hola tratatzekotan
hobe da ez ekarrita.
Peñagarikano
Aspalditxoan isuri da bai
makina bat negar malko,
haurtxo hoiekin nik eskoletan
egin izandu det topo,
errurik gabe hartzen dituzte
hainbeste belarrondoko,
nik maite dedan ilobatxoa
behintzat hola ez det joko.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra