Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1989-08-14 Gabiria Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Xabier "Euzkitze"

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1989-08-14 Gabiria Jaialdia
Gai-jartzailea
Murua, Iñaki
Bertsolariak / Egileak
Mendizabal, Mikel
Xabier "Euzkitze"
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Mendizabal eta Euzkitze baserrian bizi ziren bi anai bezala jarri zituen Muruak, baina ezkontzeko garaia iritsitakoan bakarrak jarraitu lezake ...

Deskribapena

Doinua
Bizi guzian borroka baten
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1989-08-14 Gabiria Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Xabier "Euzkitze"

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mendizabal
Biok anaiak baserri baten
elkartu izan geranak,
nahiko zalantza badituzte bai
gure aitak eta amak,
pruebatxo bat egin behar da
erabaki aurretik planak,
da pruebarako zuretzat dira
aurten udarako lanak.
Euzkitze
Mutil listuak hara gaurkoan
zer plan preparatu duan,
lehenago ere ohitua naiz ni
basarri zaharran onduan,
nere ustetan anaia ez hago
baserrirako moduan,
kalera ihes egiten baitu
lan egiteko orduan.
Mendizabal
Nere garaian saiatutzen naiz
hortan poliki-poliki,
eta anaiak lan orduetan
badu hainbeste aitzaki,
etxea honen esku utzita
ene Jainkoak erruki,
atxurra(r)i nola heltzen zaion e(re)
oraindik ez baidaki.
Euzkitze
Atxurra(r)i nola heldu behar zaion
nork erakutsikoik hemen,
señoritona zu zeu zerala
ez al da oso nabarmen?
Ganadu denak ere etxetik
kendu nahi ditu lehenbailehen,
etxea txalet bihurtuko du
urtea pasa baino lehen.
Mendizabal
Aldamenetik botatzen dizkit
arrazoi gogor askuak,
baina lanean zerbait badaki
etxeko maiorazkuak,
daneri hartzen baldin badizkak
señorito arrastuak,
zeinek latzagok erakuts itzak
jende aurrean eskuak.
Euzkitze
Erakustea tokatuta (e)re
nik badaukat kallo txarrik,
hemen atxurra(r)i uko e(g)in dio
zenbait ume lotsagarrik,
ikuilu hontan ez da holako
señoritoen beharrik,
honek mendia maite du baina
deskantsurako bakarrik.
Mendizabal
Ia honez gero tokatzen zaizu
arrazoi hau aditzera,
lan orduetan egiten dezu
gehientsunetan atzera,
igandetan da aste burutan
dator baserri aldera,
nik hazitako oiloak eta
oilaskoak probatzera.
Euzkitze
Aspaldi hontan behintzat ez dezu
inoiz azpitik atera,
jakin nahi nuke zein etortzen dan
lanak aprobetxatzera,
orain datozen urteak izan
litezke nere kaltera,
nik baserria galdu behar det
gurasoekin batera.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra