Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1989-04-08 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki"
Bertsoa entzun |
1989-04-08 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki"
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Gure etxetik aurrera dago
sagardi berri-berria,
pozaren pozez hartu ezazu
nere ongi etorria,
zein alaigarri zu ikusita
dagoen Udaberria,
gure herriko frutu emale
sagasti maitagarria!
Lore txuritan jantzita zaude
gaur hain apain zaude dena,
zure gainean txoriak ere
dabilkiten zoramena,
inoiz bat edo bi igartutzean
nik hartutzen dedan pena,
zure igaliz egiten bait da
edaririkan onena.
Sagasti on bat lore berritan
ikusten danean txukun,
pentsatutzen det zenbat poztu ta
zenbat txoratutzen gaitun,
aspaldi hontan asko igertu
eta surtara dira jun,
nik eskatzen det lehenan ordaina
berriz aldatu ditzagun.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra