Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1989-01-29 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Jon Azpillaga, Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki", Gregorio Larrañaga "Mañukorta"

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1989-01-29 Abadiño Jaialdia
Bertsolariak / Egileak
Azpillaga, Jon
Iztueta, Joxe Miel "Lazkao Txiki"
Larrañaga, Gregorio "Mañukorta"
Lana
Hirunaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Pozik etorri zerate Abadinora, baina kalean haurrak erderaz hitz egiten entzun dituzue.

Deskribapena

Doinua
Uso zuri bat inguratu zait A
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1989-01-29 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Jon Azpillaga, Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki", Gregorio Larrañaga "Mañukorta"

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Azpillaga
Egia da bai, da min hartu dot
esanda ere bardin da,
lehen Abadiñok hainbat gizaldi
bere legean eginda,
herria maite dan toki baten
gauza bori egin ezin da,
erderan zelan e(g)iten dozue
danok euskeraz jakinda.
Lazkao-Txiki
Nere baitako galdetzen nuen:
Nun da ikastolako indarra?
Etorkizuna faltatzen badu
guretzako gauza txarra,
haurtxo guztiak erderaz zauden
begietara negarra,
Euskaldun jator askoren haurrak
erderaz egin beharra.
Mañukorta
Haurtxo maiteak gaur Mañukorta
hor dator zuen artera,
herri hizkuntza baztertze hori
Euskal Herrian kalte da,
guk bezelaxe pentsa zazute
guztiok bate batera,
Españolentzat erdera hori,
Euskaldunentzat Euskera.
J. Azpillaga
Bat ikusi det erdera egiten
bere txapel eta guzti,
neska-mutilak gure euskera
arren ezazute utzi,
euskeraz jakin, erderaz egin,
hau ez da pekatu gutxi,
ez dakienik kuadrilan bada
hari ere erakutsi.
Lazkao-Txiki
Ta haurtxo hoien amak diranak
kontuak ondo atera,
bide hortatik datorrelako
Euskal Herriko galera,
Valladoliden parera goaz,
hortik hasitzen bagera,
Euskadi ere galduko baida
Euskararekin batera.
Mañukorta
Abadiñoko gazte zintzuak
basarritarren itxura,
Kolore gorri guztiz apainak
ta Euskaldunen kultura,
Euskera galtzen zertako hartu
gazte jatorrok oitura,
hizkuntz hoberik gure Jainkuak
ez baidu egin mundura.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra