Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1989-08-03 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Jon Sarasua

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1989-08-03 Arrasate Jaialdia
Gai-jartzailea
Segurola, Nikolas
Bertsolariak / Egileak
Peñagarikano, Anjel Mari
Sarasua, Jon
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Peñagarikano, lotan zaudela, Jon Sarasua elbia (eulia) sudurrean sartu zaizu.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1989-08-03 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Jon Sarasua

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Peñagarikano
Lo asko egin gabe
ni aspaldi hontan,
ametsetan nengoen
ta errezelotan,
bihotza saltatzen zait
neri hotakotan,
aizak elbi zatarra
utzi nazak lotan.
J. Sarasua
Sarri borrokatzen naiz
haizearen kontra,
ta eguzki beroa
asko dut gorrota,
haizea poliki hartu
ta poliki bota,
kobazulo honetan
gustora nagota.
Peñagarikano
Erraminta ona det
haizea mozteko,
koba zuloa zenik
ez nuen usteko,
ta nik lupa behar det
elbia ikusteko,
baina alu bat basta
haundi bat nahasteko.
J. Sarasua
Honek esan duena
egundoko egi,
neri berdin-berdin zait
gizon edo mendi,
Arrasaten koba bat
hor daukate ongi,
hura Leze-txiki da
ta han Leze-haundi.
Peñagarikano
Elbi horrekin daukat
makina bat traba,
eta eman behar diot
kristoren pasada,
zulotikan hor gora
mukita(ra) pasa da,
uste al zendun zala
«leche condensada».
J. Sarasua
Ez da esnea eta
ez dago hain ona,
baina kobazuloa
da oso sakona,
hemen oso gustora
nago ni gizona,
hau baida Euskal Herriko
sudur famosona.
Peñagarikano
Baina zergatik zera
zu horrelakoa,
horren txikia eta
hortaino gaiztua,
orain egin behar det
doministikua,
bertan akabatzeko
badek arriskua.
J. Sarasua
Hau oso erosoa
nola dan izaten,
hemen nahiko denbora
dut orain ematen,
putz egin da siesta
ez zaidazu eten,
bestela sartuko naiz
beste zulo baten.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra