Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1989-07-19 Lazkao Jaialdia [Bertsoa] / Juan Inazio Begiristain, Xabier Zeberio "Zeberio I"

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1989-07-19 Lazkao Jaialdia
Bertsolariak / Egileak
Begiristain, Juan Inazio
Zeberio, Xabier "Zeberio I"
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bi mejikar zarete, zuen gitarra, sonbrero eta kaparekin, Zeberio eta Begiristain, Maizpide euskaltegira etorriak euskara ikastera.....

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1989-07-19 Lazkao Jaialdia [Bertsoa] / Juan Inazio Begiristain, Xabier Zeberio "Zeberio I"

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Zeberio I
Con capa y sombrero
haze mucho calor,
y para cantar bertsos
hay que tener balor,
Mejikotik euskera
ikastera nator,
beste melokotoi hau
zerta ote dator?
Begiristain
Trenez etorri gera
handikan eskapo,
ta Lazkao honetan
egin degu topo,
aurrean dituzute gaur
bi gaztetxo flako,
hizkuntza han ikasi
nahi genduelako.
Zeberio I
Mejikon jakin gendun
euskararen berri,
gero han kantatzeko
herririkan herri,
zuek ikaratuta
ez zaitezte jarri,
pistolarikan behintzat
ez degu ekarri.
Begiristain
Dionisio omen da
gaur gure nagusi,
bere esanetara
beharko da hasi,
kotxe espezial bat
guretzat erosi,
klasera joateko
sonbrero ta guzi.

*
Zeberio I
Ni naiz ayudantea
hau da Pancho Villa,
bioi gustatzen zaigu
whisky ta tekila,
hustutzen ditugune(a)n
hiruna botila,
Maiztegi ikastetxerik
ezin degu bila.
Begiristain
Ni nago gaur gaztea
sasoi latzekua,
era laguna ere
nere antzekua,
guk degun bizioa
degu jatekua,
nun dago Lazkaoko
txuleta lekua?
Zeberio I
Be(g)iristain pistolan e(re)
ez da aldrebesa,
Mejikon egina du
bere linpieza,
lastima da holako
tiporikan eza,
baina harrigarria
dauka rapideza.
Begiristain
Gure gazte denbora
torpea izan zan,
ta gitarra honekin
jarri naiz balantzan,
ez daukagu egiterik
saltoan ta dantzan,
etorri geralako
famili esperantzan.
Zeberio I
Gauz bat esan nahi diot
Dionisiori,
kontserba nahi degula
lepondua guri,
entremes ta letxugak
kastellanoari,
ardo zahar da txuletak
bi mejikanori.
Begiristain
Zortzi egunekin ginan
joateko etxera,
baina Dionisiok
egin du papera,
ondo ikasi arte
jarraitzeko aurrera,
ta hurrengo urtera arte
geldituko gera.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra