Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1989-09-15 Muxika Jaialdia [Bertsoa] / Ireneo Ajuria

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1989-09-15 Muxika Jaialdia
Gai-jartzailea
Sardui, Deunoro
Bertsolariak / Egileak
Ajuria, Ireneo
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Saragiaren festa.
Gaiari oharrak
Ariatzan ohitura da zaragiaren irudia ospatzea eta aurten ehun urte betetzen direnez
ohitura hori hartu zutela, gai hori eman zion Deunoro Sarduik.

Deskribapena

Doinua
Lurraren pean sar nindaiteke
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1989-09-15 Muxika Jaialdia [Bertsoa] / Ireneo Ajuria

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Orain degula ehun bat urte
hasiera eutsen eman,
gure aittitte Itxupikoak
hola erabaki eban,
Damaso eta Nikolas ere
Ziriako izan zen han,
laukote horren espirituak
jarraitutzen du guregan,
«makailau era ardoarekin
aittitte Bixente laban». (BIS)

Makailau eta ardoa pentsa
gaur be menu ona dala,
kendutzen dauzku barru tristura
sortu itxura apala,
espentserua hor etortzen da
bitartean zerbitzala,
dantza ta aurresku kanta ta bertso
danak anaia bezala,
beste gizaldi batean ere
hola jarraitu dezala. (BIS)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra