Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1989-09-15 Muxika Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1989-09-15 Muxika Jaialdia
Gai-jartzailea
Sardui, Deunoro
Bertsolariak / Egileak
Enbeita, Jon
Lizaso, Sebastian
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Real Academia de la Lengua Españolako kide batek Santanderko Nazioareteko hitzaldietan esan du Euskadiko hizkuntza zaharrena erdera dela.

Deskribapena

Doinua
Aita Jainkoak egin banindu A
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1989-09-15 Muxika Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita, Sebastian Lizaso

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Lizaso
Kantabriatik albiste batzuk
badatoz halabeharrez,
esan duenak esango zuen
jakindurian indarrez,
erdal hizkuntza Españi hortan
lehenengoa dala berez,
Españin igual izan liteke,
baina Euskal Herrian ez.
J. Enbeita
Jakindurian izanez sarri
zabaltzen da hainbat aho,
baina Euskadi ere España
dala pentsatzen badago,
esan duena nire buruan
ulertu ezinik nago,
nola alaba izan liteken
ama bat baino zarrago.
S. Lizaso
Jakitun horrek bete nahi zuen
hizlari baten papera,
hutsegitea egingo zuen
batere ez dakiela,
erdera dala Españi hortan
eman babes da epela,
horretan berak esaten dute
gu «español» ez garela.
J. Enbeita
Haundi nahiean jaurti diguna
astakeria galanta,
edozer gauza esan nahi digu
«Academico» dala-ta,
baina erderak historin zehar
izan dan lanbide aparta,
bera baidegu hainbat Aberri
zulatu duen ezpata.
S. Lizaso
Esan zuen da guk entzun behar
ea zer erremedio,
harek guretzat izan ez arren
behar hainbat amodio,
zein dan ez dakit baina hala (e)re
hori alperrikan dio,
Español baten oniritziak
guretzat ez du balio.
J. Enbeita
Hara nora arte iritzi digun
agindurien itzala,
gure Herria zapaldu nahian
agintariek bezala,
horregatikan ez zaio baina
gorri jarriko azala,
harek ez daki Españan ere
lehen euskera e(g)iten zala.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra