Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1989-01-17 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Eizmendi "Basarri", Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki", Manuel Lasarte

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1989-01-17 Getaria (G) Jaialdia
Gai-jartzailea
Mendizabal, Mikel
Bertsolariak / Egileak
Eizmendi, Iñaki "Basarri"
Iztueta, Joxe Miel "Lazkao Txiki"
Lasarte, Manuel
Lana
Hirunaka eskertzea
Jarritako gaia
Hiru omenduek bertso hauekin eman zituzten eskerrak.

Deskribapena

Doinua
Bertso polit bat kantatuko det A
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1989-01-17 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Eizmendi "Basarri", Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki", Manuel Lasarte

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Basarri
San Antonetan herri hontan gu
ez dakit nik zenbat urte,
orduan egin gendun lan pixka
askok ezagutzen dute,
gureganako hainbat maitasun
eta hainbat borondate,
O! Getariko anai-arrebok
zoragarriak zerate!
M. Lasarte
Erregaliak jaso ondoren
nola ez hasi kantari,
gaurko eguna izango degu
betiko gogoangarri,
lehen lanak ondo ordaindu eta
orain omen ona sari,
bihotz bihotzez eskertzen zaitut
zorioneko Getari.
Lazkao-Txiki
Lehendabiziko eskertutzen det
egun han asmatu duna,
agintari ta herri guztia(r)i
eskeintzen diot hurruna,
zor bat berria gaur egin degu
pagatu ezin deguna,
bizi naizela ez zait ahaztuko
gaurko Getariko eguna.
Basarri
Hogeitaka urtez jardunak ginan
Udaletxetik kantari,
herri honetan pasa genduan
une goxoak ugari,
Euskal Herriko lorategi ta
zeru bereko atari,
nik era hontan juzkatzen zaitut
bihotz nereko Getari!
M. Lasarte
Herri honetan gureganako
bihotz xamurra daukate,
eman diguten egun ederrez
erabat txoratu naute,
gustora gera Lazkao-Txiki,
Basarri eta Lasarte,
agur anaiak, agur arrebak,
zeuek nahi dezuten arte.
Lazkao-Txiki
Omenajerik onena genun
gutaz oroitutze hori,
horrez gainera eman digute
zoragarrizko bi sari,
eskertutzen det herri osoa,
eskertutzen det Getari,
al dedan arte jarraituko naiz
herri honen zerbitzari.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra