Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1991-10-18 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsoaroa (1. 1991. Iruñea)
Saioa
1991-10-18 Iruñea Jaialdia
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Lizaso, Sebastian
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Lizaso, Fidel Castro eta Egaña, Manuel Fraga. Honek oraintsu bisita bat egin dio.

Deskribapena

Doinua
Arratsalde on lehendabizitik
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1991-10-18 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Lizaso
Galizitikan etorri zaigu
gizon haundi ta formala,
nahiz eta orain Espainin ez dun
garai bateko itzala,
ta badakit nik español asko
Kuban aurka dabiltzala,
zertara zatoz lagunen gisan
edo ta etsai bezala? (BIS)
Egaña
Aireportuko eskilaretan
Fidel han zegon nere zai,
lagun gisara etorria naiz
beraz egon zaitez lasai.
Caraio Fidel! Gauza bat gaizki
esan didazu nola-nahi,
aginpiderik ez daukat baina
itzala dexentea bai. (BIS)
S. Lizaso
Barkatu baina itzal hutsakin
zail izaten da agintzen,
hala ta guztiz ni erantzuten
oraintxe naiz ahalegintzen,
Españiatik norbait zela ta
nik aurrez nekien zein zen,
Moncloan dagon monigotea
ez ote zan atrebitzen? (BIS)
Egaña
Gonzalez dauka izena eta
dago beldurrak aidian,
abioiraino igo nahi ez ta
ipinia nau bidian,
partiduan'e reformak egin
ditugunez aspaldian,
gu askoz ere ezkerro gera
sozialisten aldian. (BIS)
S. Lizaso
Barkatu baina hala ta guztiz
ez naiz fiatzen zurekin,
español denak lagun zerate
ipar amerikarrekin,
inbusterian zatoz nigana
ta horrek ematen dit min,
bi buru estaltzea zaila da
beti txapel bakarrakin. (BIS)
Egaña
Gu agintean ez gaude eta
ez nauzu jarriko larri,
gu gailegoak elkarren anai
bilakatzen gera sarri,
gure joera ezetz gelditu
ez manku eta ez elbarri,
sobietarrak bidal itzazu,
gailegu gehio ekarri. (BIS)
S. Lizaso
Langile finak baldin badira
batere ez zait inporta,
baina zugandik albiste onik
inork ere ez dit konta,
boteila ere ekarri digu
ta gainera horra bota,
keimadarekin zergatik zatoz
lehendik erreta nagota? (BIS)
Egaña
Ondo dakizu gure keimadak
mundu hontan duen sona,
ni ere nauzu xurrutetikan
bastante pozik egona,
bere burua erretzat hartuz
triste daukagu gizona,
Montekriston bat izango dezu
lehen errea ez dagona... (BIS)
S. Lizaso
Garai batean hainbat pururi
nik egunero eman su,
erretzeari utzia nago
hori lehendik badakizu,
kaja bat badet esku artean
Manuel Fraga torizu,
eta Lizasoi eman zaiozu,
ezagututzen badezu. (BIS)
Egaña
Aizazu Fidel lehenbizikotik
hartu didazu tankera,
aspaldian maiz joaten natzaio
bere Landeta aldera,
eta bera're maiz etortzen zait
Galiziko txaletera,
Montekristoak emango dizkot,
elkarren lagunak gera. (BIS)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra