Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1991-05-25 Lizartza Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1991-05-25 Lizartza Jaialdia
Gai-jartzailea
San Sebastian, Xabino
Bertsolariak / Egileak
Sarasua, Jon
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zu zaharturik etxean bakar-bakarrik bizi zara eta nomalean zutaz ez da inor gogoratzen. Hori bai, lau urtean behin buzoia beteta azaltzen da hauteskundeetako papelez.

Deskribapena

Doinua
Itziarren semea
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1991-05-25 Lizartza Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Neretzat karta onik
ez dator inondik,
gaur pila bat heldu da
partiduengandik,
Arzalluz, Elkoro ta
Garaikorengandik,
gutunak handik ta
papera hemendik,
Garaikorengandik,
papera hemendik,
zenbat maite nauzuten
banekien lehendik.

Nere burua ez dut
gizon jakintsutzat,
baina hori itxusi
iruditutzen zat,
buzoia bete-bete
hor dago neretzat,
irakaspen txiki hau
hartuko dut aintzat,
hartuko dut aintzat,
faltsuak zeratela
ikasi dut behintzat.

Beti utzi nauzue
hortxe bazterrean,
inor kontsolatzeko
ez daukat urrean,
akordatu zerate
garai ederrean,
orain karta pila bat
hor daukat aurrean,
hor dauzkat aurrean,
garai ederrean,
zer botatu badakit
nik nere zaharrean.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra