Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1991-02-23 Eskoriatza Jaialdia [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi
1991-02-23 Eskoriatza Jaialdia [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Menditik kalera joan nintzan
mendian ezin bizi-ta,
zerua bila nuelakotan
fabrika baten hasita,
ta opor garaian egiten det
berriz mendira bisita,
ta bihotza harri bihurtzen zait
sorlekua ikusita.
Teilatua erdi oker dago
ukuilu-ganbara hutsak,
utzi nituen armarioak
estalita dauzka hautsak,
lehenengo behiak saldu nituen
gero ardiak ta ahuntzak,
ta ni jaio nintzan kabi hura
orain estali du huntzak.
Aitondu naiz ta ez naiz joango
azken urtetan mendira,
baina begiak astia bada
beti gailurrera jira,
seme-alabok hartu ta eraman
nazazute atarira,
azken arnasak eman ditzadan
sorlekuari begira.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra