Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1991-06-07 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Iñaki Murua

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1991-06-07 Oñati Jaialdia
Gai-jartzailea
Segurola, Nikolas
Bertsolariak / Egileak
Agirre, Joxe
Murua, Iñaki
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Agirre,alkate ohia eta lñaki Murua hauteskundeetan ipini den alkate berria.

Deskribapena

Doinua
Andre Madalen andre Madalen
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1991-06-07 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Iñaki Murua

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Agirre
Zu alkatetza hartzeko aspaldi
bizi zinan desiotan,
eta gizona ezagutzen da
holako okasiotan,
ondo portatzen ez bazerade
zeure obligaziotan,
ni bezelaxe kanpora zoaz
hurrengo elekziotan.
Murua
Ni ustez nator morroi gisara
zerbitzeko dut gogua,
alkate zaharra siloia utzi,
etxera triste hor dua,
postu horretan pasia baidu
jadanik urte mordua,
aizazu Joxe jubilatzeko
ia bazendun ordua.
J. Agirre
Askotan ez da leku hau noski
uste baino ederrago,
danen gustoa ez det egin nik
gauz hortan seguru nago,
ta ondorengo datorrena ere,
arrisku ederrean dago,
ia zu ere juaten zeran
jubilau baino lehenago.
Murua
Alkate xahar hau hautatu zuen
herritarrak kalterako,
arrazoi onik azken urtetan
horrek ez zun aterako,
"Falta de riego"z hasia dago,
buru muina dauka flako,
zu hainbat urte egon bazera
banaiz puxka baterako.
J. Agirre
Urte mordo bat iritsia naiz
ni alkate eramaten,
ta oraingo hontan nei ez zidaten
behar haina boto ematen,
"falta de riego" daukatela're
hasita zaude esaten,
oraingoari kostako zaio
ni ainakua izaten.
Murua
Zu ainakoa izaten errez
daukat nere abentura,
hau ibiltzen zan herri osoan
jaun dirudunen modura,
orain kalera bota dute ta
dauka minaren ardura,
kotxe berria erosi zuen
udaletxean kontura.
J. Agirre
Gaztetxo honek sortutzen dizkit
aldamenetik eztenak,
bere failoak gordetzen ditu
eta kontatu bestenak,
ikusitzeko daude oraindik
gerorako datozenak,
mutiko batzuk izan dirade
zu aukeratu zaituztenak.
Murua
Besteren poza ezin eraman
hori da gauzik tristena,
ta honek ere gaitza bota du
baina bakarrik bestena,
gustatzen zaio "zu pekatari"
besteri sartu eztena,
agintzen degu bera lehenengo
eta betetzen azkena.
J. Agirre
Zu zaude orain mutil gaztea
sasoikoa ta freskua,
botoan bidez aukeratuta
hori gauza legezkua,
baldin egiten baldin badezu
herri guztien gustua,
nik barkapena eskauko dizut
ta emango dizut eskua.
Murua
Ahal detan dena egitekotan
Udaletxera igota,
zaila ez denez aterako det
zuk atera dezun nota,
hasi aurretik gaitzen errurik
behintzat ez zaidazu bota,
lau urte hontan utzi baidezu
herri osoa lurjota.
J. Agirre
Zuk diozunez nik ez det bete
behar dan eginkizuna,
"herria lurjota utzi dedala"
hau da esan didazuna,
zuk ere beltza izango dezu
geroko etorkizuna,
dana dakizun ustetan zaude
ezertxo ez dakizuna.
Murua
Udalai esker bihurtu zaigu
ondasun denen jabea,
lehen kotxe zahar bat bazuen eta
erosia du hobea,
hau da gizon bat haundi nahikoa
eta ardura gabea,
herriko kutxan erdia dauka
eta tripotxa doblea.
J. Agirre
Nere tripa honek ote dizkizu
kezka haundiak emanak,
zuk diozunez ondasun asko
izango'itut eramanak,
sinistu gero egiak dira
lehengo zaharraren esanak:
Bestei lapurra esaten dio,
norbera lapurra danak.
Murua
Bere antzeko gerala denok
egin du honek juzkua,
lehenxeago bertso honetan
nahiz-ta luzatu eskua,
aizazu Joxe alkatetza utziz,
badezu bizi estua,
nahiko bazendu kale garbitzen
emango dizut puestua.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra