Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1991-08-11 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1991-08-11 Zarautz Jaialdia
Gai-jartzailea
Egaña, Andoni
Bertsolariak / Egileak
Lizaso, Sebastian
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zer esaten dik Azkenportuk?

Deskribapena

Doinua
Nere gogoa hegan dijoa
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1991-08-11 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Galdera horri erantzutera
nijoa ni hotz hotzean,
Azkenportura hurbiltzen bainaiz
ni galdera bakoitzean,
ta gaur ere zirraratxo bat
sentitu det bihotzean,
Basarrirekin oroitzen bainaiz
Azkenportura etortzean.

Granadatikan Azkenportura
sarritan esan diguzu,
bertsolaritza epela zegon
ta zuk eman zenion su,
kooperatiba plazan bizi ta
bertso hau entzun zaidazu:
Aitortzen dizut guretzat zera
maixu guztietan maixu.

Urrezko letrak zuk idatziak
bertsoaren historian,
nik mutikotan entzunak ere
badabilzkit memorian,
eskatzeko ere oraintxe nago
ni aukera dotorian,
monumento bat behar zenduke
plazaren erdi-erdian.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra