Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1991-04-13 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Igor Elortza, Martin Rezabal "Olaso"

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Osinalde Saria (20. 1991. Gabiria)
Saioa
1991-04-13 Gabiria Sariketa
Gai-jartzailea
Murua, Iñaki
Bertsolariak / Egileak
Elortza, Igor
Rezabal, Martin "Olaso"
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Biok ikasleak zarete, eta biok oso nota txarrak atera dituzue. lgor Elortzak etxetik ihes egin du, Olaso, berriz, lasai bertan dago.

Deskribapena

Doinua
Haize hegoak hurbiltzen ditu
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1991-04-13 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Igor Elortza, Martin Rezabal "Olaso"

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Olaso
Ume-umetatik hasi ginaden
ikasten borondatean,
baina ez gendun asko ikasten
ikastolara joatean,
hik etxetikan aldegitea
pentsa halako batean,
orain bakarrik bapo niok ai
ez dek neretzat kaltean. (BIS)
I. Elortza
Azken aldian nota kontuan
banabil nahiko nahastua,
denak "penkatu" ditut ia ta
hau dut hau trantze estua,
ez dut egin nahi zuk bezelaxe
nire etxeko apustua,
inola ere ez baidut gura
nire aitaren eskua. (BIS)
Olaso
"Cero con cinco" izaten gendun
urteko nota osua,
etxera joanda aita zaharrak
kristoren amenazua,
etxetik aldegin zenduanen
gurasoen arazua,
orain pozikan nago bakarrik
neu etxeko mimosua. (BIS)
I. Elortza
Anaia honek egin didana
egi-egizko tantua,
gai baten ere ez dauka berak
nik bezelaxe nahikua,
baina halere etxera doa
lasai-lasai ta bapua,
anai maitea ahaztu al duzu
aita ez dala mankua? (BIS)
Olaso
Orain artean gu biok anai
ibiliak gaituk gertu,
da etxera joaten gizarajo haU
nola zitzaigun aspertu,
hark emandako bizkarrekoak
ederki dizkit aztertu,
kanpon goseak ibili baino
nahio'it bizkarrekok hartu. (BIS)
I. Elortza
Etxetik alde egin behar dut
baina ez pentsatu gabe,
goserik ere ez dut izango,
zuk baino askozaz hobe,
egunen baten nire bidea
jarraituko duzu trebe,
amonarekin egongo naiz ni,
damutzen bazara ere. (BIS)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra