Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1991-06-28 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jose Luis Gorrotxategi, Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1991-06-28 Asteasu Jaialdia
Gai-jartzailea
Arrieta, Joxe Mari
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Gorrotxategi, Jose Luis
Lizaso, Sebastian
Peñagarikano, Anjel Mari
Lana
Launaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Gure politikoak.

Deskribapena

Doinua
Adixkidia Andoaindikan
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1991-06-28 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jose Luis Gorrotxategi, Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Lizaso
Politikai begira jarriz
ilusioak akabo,
beren buruajarri nahi dute
herria baino gorago,
udaberria pasa da baina
frutaren pare ez dago,
nola gehienak usteltzen diran
hor heldu baino lehenago.
Egaña
Lenen bertsotik sartu beharko
politikoen artera,
eta ustelduz ez al dijuaz
denak urtetik urtera,
idealismo denak salduta
betetzen dote kartera,
erregea're konturatu da
kontuak hortik atera.
Gorrotxategi
Begi ondoak tristuraz eta
bihotz asko negarretan,
pasatu dana pasa ta gero
herri dena marmarretan,
paktoak eta trikimailuak
hamaikatik hamarretan,
zorioneko demokrazia
ez dago esku txarretan!
Peñagarikano
Garai batean sozialistei
hemendik zenbat atake!
Ta orain berriz Odon Elorza
ipini dute alkate,
lehen gure etsai ziraden hoiek
gaur gradu hori daukate,
Donostiarra izan banintza
ni lotsez hilko nitzake.
S. Lizaso
Oraintxe dira elkarren lagun
eta oraintxe muturka,
hauteskundeak pasa ta gero
ere hainbeste burruka,
hauteskundeak pasatzeak'e
zerazu gehiegi ez dauka,
gero tratuak egite ezkero
botoen emaitzen aurka.
Egaña
Politikoak Herri honetan
ez dituzte ondo hezi,
batzutan brausta azaltzen dira
bestetan ospa ihesi,
nolanahi denek badute nahiko
azpijoko ta malezi,
haiek ez dute gu bezelako
hiritarrikan merezi.
Gorrotxategi
Nik al dakit, ba, zenbat kontu ta
bitarteko zenbait lege!
Botoa eman buru makur ta
beraiek bizi dotore,
norjarri hemen alkate eta
diputazioko jabe,
leon kastilo bota zatela
propagandan gasta gabe.
Peñagarikano
Alkartasuna gaur baino gehio
izan genuen antzinan,
sozialistak hemen nagusi
ta UPN Iruñan,
eskandaloa sumatzen degu
edozein kale iskinan,
Franco bizi zan garai haietan
hobeto elkartzen ginan.
S. Lizaso
Hamaika amets bagendun baina
horra guztiak akabo,
benetan diot martxa honetan
gero eta eskasago.
euskaldun denon ilusioa
kunplitzerikan ez dago,
baldin Herria jarri ezean
norbera baino lehenago.
Egaña
Sarri botoak saltzen dituzte
goiko kargo baten truke,
nere ustetan derrepentean
pasatzen dira lau urte,
politikoak berez behar du
hainbat doai ta birtute,
baina oraindik Herriangandik
zer ikasia badute.
Gorrotxategi
Hauxe da hauxe bukatzen ez dan
urteroko sokatira,
hauteskundeak pasa ta gero
ai hainbeste tirabira,
batzuek jeitsi, besteak jaso,
komenizko dan tokira,
gero nahi dana hor jartzekotan
botoak alperrik dira.
Peñagarikano
Gero ta askoz urrutirago
askatasunan izarra,
pentsatzen nago itzali ote dan
abertzaletasun garra;
honek sortzen dit amorrua ta
honek sortzen dit negarra:
Euskal Herrian lau katu eta
hola ibili beharra!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra