Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1991-06-23 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Joxe Angel Salegi "Lizarreta"

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1991-06-23 Usurbil Jaialdia
Gai-jartzailea
Usarralde, Inaxio
Bertsolariak / Egileak
Iturriaga, Unai
Salegi, Joxe Angel "Lizarreta"
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Joxe Lizarreta epailea da eta Unai Iturriaga intsumisoa.

Deskribapena

Doinua
Arratsalde on lehendabizitik
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1991-06-23 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Joxe Angel Salegi "Lizarreta"

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Iturriaga
Hamazortzi urte beteak ditut
orain dator nere traba,
ikasketetan ederto asko
hartua nuen patxada,
ta militarrek egin nahi dute
nere kontura algara,
nahi duzun beste kartzela jarri
ez noa soldaduskara. (BIS)
Lizarreta
Urte t'erdi bat hor pasatzen da
ejerzitoan esklabo,
kontu mordo bat ikusten dira
gero eta okerrago,
epaile gisa aspaldi hontan
honela pentsatuz nago,
nahi dunak esan, nahi duna baino
eskubiderik ez dago. (BIS)
U. Iturriaga
Hau justizia izaten bada
ez gabiltza oso zuzen,
eta ni behintzat ez nago ados
azaldu nahi nuke ozen,
esaten date faszista batzuk:
soldaduskara goazen,
militar lodi batzuek gure
kontura bizi daitezen. (BIS)
Lizarreta
Sasoirik oneneko gazteak
trantze horretan arkitu,
nik hauen alde jarri behar det
inor ez leike harritu,
Madril aldeak lehen ere hemen
dexenteak egin ditu,
zapaltzen gaitun ejerzito bat
ezin liteke serbitu. (BIS)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra