Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1991-11-09 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1991-11-09 Amezketa Jaialdia
Gai-jartzailea
Iraola, Rufino
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Lizaso, Sebastian
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuk, Andoni, Txindokiko horma hortan ikusten dezu norbait parapente egiten ari dela; begira jartzen zara katalejoekin eta orduntxe ohartu zara Sebastian dela.

Deskribapena

Doinua
Arratsalde on lehendabizitik
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Pertsonak
Lizaso, Sebastian

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1991-11-09 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egaña
Gauza haundi bat hor ikusi det
laino askoren artean,
zalantzan nengoen katalejoak
eskuratu bitartean,
zein izango ta gure Sebastian
pototo parapentean,
kolpetik lurrajo behar dezu
haize bolaran batean. (BIS)
S. Lizaso
Txorien gisan hegatutzeko
nituen borondateak,
ta plastikozko hegak hartuta
zer aukera aparteak!
Meritua du pisu astuna
haizeak eramateak,
meritua zenek ote dauka
nik edo parapenteak? (BIS)
Egaña
Gure Sebastian parapentean
bada nahiko nobedade,
txapeIketa bat badator eta
nerbioak puntan daude,
ta nerbioso ez bait da egingo
aurten txapelaren jabe,
suizidatzeko era asko da,
horrela ibili gabe. (BIS)
S. Lizaso
Arrazoi dezu txapelketa bat
jokatu behar bertsotan,
ta nerbioak normalak dira
hau bezelako kasotan,
baina laguna ez zaitez egon
zu nere errezelotan,
erortzen banaiz lagun bazera
hartu nazazu besotan. (BIS)
Egaña
Orain artean azpeitiarrak
kirola ez zun begiko,
hortan hasita kaskoa hautsi
dezake behin da betiko,
kilotan ere oraindik behintzat
nola degun ehun da piko,
bere laguna izanagatik
azpian ez naiz jarriko. (BIS)
S. Lizaso
Usteak ustel sarritan dira
horrek ematen dit mina,
nik hau babesa hartu nuen da
paretikan aldegina,
azpeitiarrak Everestera
joan ziradela jakina,
nik parapentez lortu nahi nuke
besteak oinez ezina. (BIS)
Egaña
Mendia eta alpinismoa
azpeitiarrentzat droga,
Sebastianek bere aldetik
egin nahi zuen aproba,
gizenentzako ez zen asmatu
parapentearen moda,
Amezketara jetxi nahi eta
Irunen azalduko da. (BIS)
S. Lizaso
Egaña honek kritikatzen nau
ta gainera gogotikan,
ni goian nago eta nik lurra
nun joko ote hortikan,
aterrizajea baldin badet
Irun alde hortatikan,
gero bertsoak Amezketara,
baina telefonotikan. (BIS)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra