Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1991-07-16 Lazkao Jaialdia [Bertsoa] / Florentino Goiburu, Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki"

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1991-07-16 Lazkao Jaialdia
Gai-jartzailea
Urretabizkaia, Pello
Bertsolariak / Egileak
Goiburu, Florentino
Iztueta, Joxe Miel "Lazkao Txiki"
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Lazkao-Txiki, senarra eta Goiburu, emaztea; baina azkenengo hiru urte hauetan logela berdinean lo egiten badute ere, ohe ezberdinetan...

Deskribapena

Doinua
Elizan sartu ziradenian A
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1991-07-16 Lazkao Jaialdia [Bertsoa] / Florentino Goiburu, Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki"

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lazkao-Txiki
Guk ez diogu ezer esan da
zirika hasi da bera,
baina egia da esan duena
garbi aitortu hobe da,
orain bi ohitan lo egiten degu
bat batea ta bestea bestera,
ume gehiegi ez izateko
aparte egoten gera.
Goiburu
Pello horretxek gai xelebrea
orain ez al digo esan?
Gere bertsoak bota ditzagun
serio eta noblezan,
gizon txikia zu ta ni biok
nahiz-ta ohi batean etzan,
hontaz aurrera haurra izateko
peligro haundirik ez zan.
Lazkao-Txiki
Baina oraindik gizon txikia
saiatutzen da lanean,
arte batzuek badauzka baina
hain dago sasoi onean.
Joxepantoni bakar-bakarrik
hor zaude beste ohiean,
imurtzitxo bat egin zaidazu
premian zaudenean.
Goiburu
Zure andreak hartutzerako
beste oherako plana,
gizon txikiai ederki asko
baizegoen antzemana,
nahi-ta're ezin zuIa bukatu
behin hartutzen zuen lana,
tentsio txarra bakarrikan da
honek altu dadukana.
Lazkao-Txiki
Gauz hori zertan esan dezu gaur
hoinbeste jenderen bistan?
Oraindik indar asko dadukat
nik orain'e gorputz pixkan,
baita ere entzun dezute honek
zer aitzaki eman didan,
baina nik lanak bukatzen ditut
hasitzen naizen guztian.
Goiburu
Nere gizonan mingainak ez du
ez oso gutxi balio,
esaten duan gezurra inork
sinistu baldin balio,
barometrua ezin baizaio
inola're gora io,
negua edo egualdi txarra
beti markatutzen dio.
Lazkao-Txiki
Atrebimendu haundia ez al da
gauza hoiek esatea?
Oraindik zure senar txikia
hortako dago fuertea,
zure kulpa da gutxi egina
nere emazte maitea,
egun batzutan buruko mina
ta bestetan tomatea.
Goiburu
Emazteari ez dio jartzen
merezi hainbeste gradu,
nik erantzuna emango diot
oso umil da ondradu,
ni hemen nago ez daukat haurrik,
ez haur eta ez estadu,
nola arraio izan behar dei
honek balio ez bada?
Lazkao-Txiki
Andre haundi hau hartu nuen da
damutan nago askotan,
kozinan ere oso txarra da
ta motela beste hortan,
neri atzea emanda beti
hor ipintzen zaigu lotan,
ipurdirik'e ez da garbitu
juandako urtebete hontan.
Goiburu
Edozer gauza kontatzen dezu
daukazu lotsa gutxi-ta
formal hitzegin askoz hobe zan
txorakeriak utzita,
aspaldi hontan nere ohira
ein gabe zaude bisita,
ipurdi honen berri ez daki
ez didazu ikusita.
Lazkao-Txiki
Ezkondu nitzan hala behar ta
geroztik badaukat pena,
hain triste nago ta alaiago
nik bizi behar nuena,
zu ikusita okertutzen da
lehen txuxen zegon eztena,
zurekin ia aspertu naiz ta
banua beste batena.
Goiburu
Beste batena dijuala esanez
gizon txikiak eraso,
honen kantuai nik hobeko det
aurrez egitea kaso,
beste lekura juanda ere
emango dezu frakaso,
gruen batetik egin ezean
beste mutiko hori jaso.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra