Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1991-11-10 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Jon Azpillaga

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1991-11-10 Zestoa Jaialdia
Gai-jartzailea
Unanue, Xabier
Bertsolariak / Egileak
Azpillaga, Jon
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Aste honetan hain zuzen, Eusko Jaurlaritzaren letren saria Basarriri eman diote. Azpillaga Basarrirekin hainbat bertso-saio egindako bertsolaria da. Basarriri eskeiniz hiru bertso.

Deskribapena

Doinua
Umildadea urruti eta A
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1991-11-10 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Jon Azpillaga

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hemezortzi urte zituanean
heldu zaiona lanari,
Euskal Letraren galardoia eman
die Basarri jaunari,
gelditu gabe hor ibili da
irrati ta egunkari,
halare ez dakit eman dioten
behar zen hainbeste sari.

Gerra denboran Francon igesi
zan Frantzi aldera juna,
Landes aldean une batzutan
pinu botatzen jarduna,
berdingabeko idazkaria,
bertsoetan txapelduna,
bedeinkatua Granada Errekan
sortu zitzaigun eguna.

Hirurogeita hemezortzi urte
bete behar dituala,
Azaroaren hoitazazpian
uste det izango dala,
ta orain ere idazten dabil
gazte denboran bezala,
gure Jainkuak urte askuan
gurekin gorde dezala.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra