Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1991-09-15 Beasain Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki"

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1991-09-15 Beasain Jaialdia
Gai-jartzailea
Urretabizkaia, Pello
Bertsolariak / Egileak
Iztueta, Joxe Miel "Lazkao Txiki"
Lana
Bakarka eskertzea
Jarritako gaia
Eskerrak emanez.

Deskribapena

Doinua
Mundu honetan holako gauzak
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1991-09-15 Beasain Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki"

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Negarra ez det hain urruti baina
hasi nahi nuke kantari,
eskertuz orain etorri zaidan
horrenbestetxo dantzari,
txistulariak, soinujoleak,
denok goratzarre neri,
dudan nago nik merezi ote
nuen bada gauza hori,
baina bihotzez eskertzen ditut,
esker mila guztiori.

Eta hurrena eskertutzen det
nik Beasaingo Udala,
Aldundegi ta Arranotarren
hain borondate zabala,
eta hurrena neregatikan
bildu dan jende apala,
seguro dakit gaurkoz zor haundik
ordainduko ez dudala,
zuek zerbitzen jarraituko det
orain artean bezala.

Urrutietatik etorri zaizkit
horrenbeste bertsolari,
guztiak ondo kantatu dute
nola txiki hala larri,
eskerrik asko zueri ere
bihotzez ongi etorri,
maisu handi bat hemen daukagu
bertsolarien oinarri,
denen partetik zu izentatzen zaitut
O, bihotzeko Basarri!

Eskerrik asko zuzendariak
ta bertsolari gazteak,
erdi zahartuak poztutzen gaitu
zuek hola ikusteak,
bertso ederrak bota dituzte
haik entzun eta nekeak,
baina aurrera gelditutzen zait
konta halako urteak,
eskerrik asko denori eta
lagun daizute suerteak.

Nahita're ezin ezer asmatu
begiak dauzkat tristeak,
ezpainak bertso kantari baina
negar malkotan beteak,
pena ematen dit alde batera
zuek utzi ta joateak,
ezin haundigo izan baidira
gaur zuen borondateak,
zuek eskertzen pasako ditut
gelditzen zaidan urteak.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra