Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1991-03-09 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Azpillaga, Jon Enbeita, Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki", Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Jon Lopategi, Millan Telleria

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1991-03-09 Bermeo Jaialdia
Gai-jartzailea
Muniategi, Abel
Bertsolariak / Egileak
Azpillaga, Jon
Enbeita, Jon
Iztueta, Joxe Miel "Lazkao Txiki"
Larrañaga, Gregorio "Mañukorta"
Lopategi, Jon
Telleria, Millan
Lana
Seinaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Atzo emakume langilearen eguna.

Deskribapena

Doinua
Arratsalde on lehendabizitik
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1991-03-09 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Azpillaga, Jon Enbeita, Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki", Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Jon Lopategi, Millan Telleria

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Lopategi
Atzoko egunez emakumeak
ez dira ibili bare,
urte guztian beituta ere
beti izar batzun pare,
baina euren lana ez leike itxi
bertsoetan ondra gabe,
euren etxetan jomalik barik
eiten dabenak batez be. (BIS)
Azpillaga
Emakumeen maitetasuna
beti badator nigana,
ogeak egin, hautsak astindu,
moldatu eguneko jana,
goizean hasi ta gaberaino
amaitutzen ez dan lana,
emakumeak nigandik hartu
egizue musu bana. (BIS)
Lazkao-Txiki
Emakumeak maite ditut nik
nahiz-ta mutilzaharra izan,
pena hartzen det ikusitzea
askotan nola dabiltzan,
zenbait gizonek bere andrea
hartzen du kriada gisan,
horrelakorik pasa ez dedin
mutilzahar gelditu nintzan. (BIS)
Jon Enbeita
Neure etxeko andratik hasi
ta izan nahi dot artesa,
mereziari ordaina emon
hori da nire amesa,
beraz munduko edozein andrak
gaur omen han jaso beza,
langile ez dan andrak bilatzen
ez baida gauza erreza. (BIS)
Mañukorta
Berdingabeko emakumeak
gure Euskal Herrira sortzez,
hainbeste ordu lana egiten
hortxe ibiltzen dira pozez,
janari onak jartzen dituzte
gu ez egoteko gosez,
nik andrarikan ez daukat baina
maite zaituztet bihotzez. (BIS)
Telleria
Paradisoan Adanen lagun
noizpait sortu zitzaiguna,
handikan hona Martxoak zortzi
jarri du bere eguna,
buru jabetza lortu du orain,
gizonarentzat laguna,
emakumea asko emanda
gutxi eskertzen zaizuna. (BIS)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra