Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1991-11-03 Urepele Jaialdia [Bertsoa] / Jon Azpillaga

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1991-11-03 Urepele Jaialdia
Gai-jartzailea
Aranalde, Joxe Mari
Bertsolariak / Egileak
Azpillaga, Jon
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Maritxu.
Gaiari oharrak
Maritxu da Jon Azpillagaren emaztea.

Deskribapena

Doinua
Manuel Narruk atzo esan dit A
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Pertsonak
Azpillaga, Jon

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1991-11-03 Urepele Jaialdia [Bertsoa] / Jon Azpillaga

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Emazte hura gehienentzako
ezaguna da ordea,
nerekin ezkondu zanerako
ez zan izan kobardea,
nerekin ateratzen ez bada
etxean dago gordea,
eskerrak bertso zalea dala
Azpillagaren andrea.

Hogeitamaika urte pasatu
ezkondu izan ginela,
seme-alabak ezkondu eta
kanpora joan direla,
bakar-bakarrik gelditu gera
ezkonberritan bezela,
oraindik atzo aitortu zidan
formalena neu naizela.

Bertsolarien bizitzarekin
inor ez leike harrittu,
herririk herri ibiltzen gera
bertsotan da hitz berritxu,
herririk herri, urte, hil, aste
da egunak pasatu dittu,
andre jatorrak asko daudela,
baina neretzat Maritxu.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra