Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1991-07-06 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Bittor Elizagoien, Unai Iturriaga, Xabier "Euzkitze"

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1991-07-06 Lesaka Jaialdia
Gai-jartzailea
Arozena, Manolo
Bertsolariak / Egileak
Elizagoien, Bittor
Iturriaga, Unai
Xabier "Euzkitze"
Lana
Hirunaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Lehen biak belarritakoekin dabiltza eta Bittor konbentzitu nahi dute belarritakoak jaztera.

Deskribapena

Doinua
Minberatu zaizkigu
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1991-07-06 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Bittor Elizagoien, Unai Iturriaga, Xabier "Euzkitze"

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Euzkitze
Xelebrea ez al da
gaurko hirukua?
Bi normalak gera ta
bestia kaikua,
izan hai modernoa,
gu bezelakua,
ta lehenbaitlehen jantzi zak
belarritakua.
Elizagoien
Alde batetik lotsa,
bestetikan farra,
hemen gertatzen zaigu
histori edarra,
belarritan badute
sei kilo txatarra,
Bittor da bakarrikan
dexente bakarra.
Iturriaga
Txoratuak ditugu
hemengo ta hango,
modernoak garenik
nik ez dut esango,
jantzi ezak hik ere
ondo dik emango,
hargatik ez haiz gizon
gutxio izango.
Euzkitze
Unai Iturriaga da
arrazoian jabe,
zure ondoan gaur bi
gizon ez al daude?
Egin zaite lehenbaitlehen
ez eon jantzi gabe,
bestela laister zera
Mañukortan pare.
Elizagoien
Zer esan behar du gaur
hementxen dagonak?
Zer esan behar du, ba,
aiton ta amonak,
hauek ote dira, ba,
plantako gizonak?
Ni naiz gizona eta
hauek marikonak.
Iturriaga
Behin jarri nuan eta
inoiz ere ez kendu,
Euzkitzek ere nere
moda segitzen da,
asko balio du ta
nahi nuke omendu,
ordutik askoz gehio
ligatzen omen du.
Euzkitze
Bittor jarri liteke
tontoen alkate,
gizarajoak ez du
entenditzen bate,
marikoitzat jo gaitu
tresna hau bitarte,
hori ez da jakiten
prakak jetxi arte.
Elizagoien
Berek ekarri dute
hainbeste etekin,
nahiz marikoiak diran
ezin degun jakin,
beste idearikan
ezin leike egin,
hemen ezin ibili
txatarra hoiekin.
Iturriaga
Gu bezala dabiltza
orain hainbat gazte,
Euzkitzek jarri zuen
ta ez dabil triste,
gauza txarra danikan
ez zazula uste,
behar bada ETB-n
hartuko zaituzte.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra