Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1991-11-08 Muxika Sariketa [Bertsoa] / Aritz Lopategi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1991-11-08 Muxika Sariketa
Gai-jartzailea
Aranburu, Natxi
Bertsolariak / Egileak
Lopategi, Aritz
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Azaroaren 8an gagoz, baina Gabonak be hortxe-hortxe eta Olentzerori karta egiteko ordua be bai. Zer eskatuko deutsazu karta horretan Olentzerori?

Deskribapena

Doinua
Arratsalde on lehendabizitik
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1991-11-08 Muxika Sariketa [Bertsoa] / Aritz Lopategi

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Beraz, "Natxi" honek jarri nau orain
Gabonetako bidean,
hala ta ere ikusten ditut
mila zalantza aidean,
Olentzerori idazte hortaz
duda dut neure barnean,
nola hasiko naiz hari idazten
nik daukadan edadean? (BIS)

Sasoi batean idazten neutsan
edo oker edo zuzen,
baina aspaldi hontan ez nabil
arlo horretaz kezkatzen,
Olentzero hori nor dan badakit
gauzak ar geidi daitezen,
aita t'amari eskatuta ere
ez daustie ezer ekartzen. (BIS)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra