Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1991-05-18 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
Bertsoa entzun |
1991-05-18 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Urria zan lenen igandea
gainera halabeharrez,
Kilometroak herri honetan
antolatu ziran aurrez,
egun haretan euria hasi,
atertzen ez dago errez,
esan liteke ama euskera
ari zaigula negarrez.
Andoaindikan Baionara ta
Senpere dator ertzetik,
ta jarraipena izan genduen
lehen hartutako bidetik,
baina euria atertu ezin ta
ez dakigu zergatik,
baina eguzkia etorri ohi da
ekaitz guztien atzetik.
Egualdi txarrak eginagatik
nik ez dakit zenbat traba,
helburu on bat denok daukagu,
bazterrera zertan laga,
itxaropenan atean denok
jo behar degu aldaba,
udaberria hor konpon bedi,
udara etortzen bada.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra