Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1991-07-13 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
Bertsoa entzun |
1991-07-13 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
Neurria:
KOPLEN MULTZOA
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ez naiz Parisen bezero,
baina bai Egin goizero,
han eta hemen badago behintzat
hainbeste enredo,
zerbait irakurri gero,
zoratu al gera edo?
Irakurri det errugabea
ote dan Amedo. (BIS)
Batetik eta bestetik,
ez dago albiste faltik,
tamalgarriak datoz
benetan Esloveniatik,
zer gertatzen den badakit
erasoak tanketatik,
lehen kendutako independentzia
eskatzeagatik. (BIS)
Eslovenia guztian,
odolez asko busti han,
Gipuzkoako hiriburua
Odonen azpian,
zer gerta dan Donostian
jakin det gaur arrastian:
Lehen Donostia genuela
ta oain San Sebastian. (BIS)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra