Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1991-08-01 Altzo Lagun-artekoa [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Jon Sarasua

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1991-08-01 Altzo Lagun-artekoa
Bertsolariak / Egileak
Amuriza, Xabier
Sarasua, Jon
Lana
Binaka gai-librean
Jarritako gaia
Gai librean
Gaiari oharrak
Gai librean aritu ziren. Amurizak doinu luzetan probatzera desapioa egin zion esanez: "Hator
atzetik, ume koxkorra, segitzeko gauza bahaiz...."

Deskribapena

Doinua
Leiho ertzetik entzun dezaket
Neurria / Estrofaren izena
Neurri luzekoak

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1991-08-01 Altzo Lagun-artekoa [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Jon Sarasua

Neurria:  Neurri luzekoak 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Sarasua
Oso erronka erreza gendun
gure Amurizarena,
doinu honetan kantatutzeko
nork ez daduka ahalmena,
ahotsa daukat kaskatuxea
eta hori da txarrena,
hartu rima almazena,
ta bota bertso zuzena, (BIS)
txapelketako engainua da
holako doinu luzena,
jendeak zaila dala uste du
ta bera da errezena. (BIS)
X. Amuriza
Honek nunbaiten jarri behar nau
aitonaren garraisian,
gaurko gazteak nola dabiltzan
luzean ere gosian,
zeozer honek esan nahi zuen
ez dago nunbait hasian,
ni trebea naiz luzian,
baina baita ere motxian, (BIS)
bide luzean aritzen omen da
mutila lan errezian,
ez dek ez zaila bukatutzea
arnasa buka ezian. (BIS)
J.Sarasua
Problemarikan ez da izaten
doinu hontan kantatzeko,
rima nahikua izanez gero
aurreko eta atzeko,
hau primerako trikimailua
jendea engainatzeko,
zaila det nik esateko,
ez duzue, ba, usteko (BIS)
doinu hau degu pelma haundien
txapa luzeen antzeko,
apaiz izanek asmatakoa
sermoizarrak botatzeko. (BIS)
X. Amuriza
Barkatu behar diot oraintxe
nere monagiloari,
apaizan gonan azpian hau're
hasia baita kantari,
nolia ari da nere aintzinako
kontu zahar hoien kontari,
ez ziririk sartu neri,
ez hadi jarri martiri, (BIS)
aitortzen diat ni egina nauk
lehenago sermoi ugari,
baina doinu hau nork asmatu zun
galdegiok Egañari. (BIS)
J. Sarasua
Hori Egañak atera zula
gaur beharko det onartu,
baina Amurizak era hontako
doinu mordoak baditu,
doinu luzeak kantatutzeko
laguna zaigu ausartu,
nirekin eginez tratu,
ta hori ez da pekatu, (BIS)
nahiz-ta oraindik ona zaudela
nahi zenuken demostratu,
fama mantendu nahi baldin ba'ezu
mutikoekin ez sartu. (BIS)
X. Amuriza
Ez du onartzen atakerikan
honek mutikoentzako,
hala nahi badu gaurkoagatik
barkatu beharko zako,
ezingo diat belarrondoan
jo ta bialdu "por saco",
hau tokatu neretzako,
eta aitortu beharko, (BIS)
doinu luzea hartu diat nik
ta ba al dakik zertako?
Hau ederra dek Erregea ta
San Inaziorentzako. (BIS)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra