Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1991-02-09 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
Bertsoa entzun |
1991-02-09 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Arkan noa ta ez dut hartuko
repuestoko kurpilik,
edo igandez paseatzeko
kotxe ta automobilik,
kontrapasa ere galerazi da,
ez det hartuko fusilik,
ta gutxiago amerikarren
bonba, tanke, ta misilik,
edo Andoni edo Iñaki
izena duen mutilik.
Oilo ta behiak hartuko ditut
ez asto eta ez mando,
pentsua janda ez baididate
beraiek ezer emango,
trikitixa bat igual bai baina,
ez tronpeta ta ez bonbo,
Lazkano eta Nikolas ere
apenas dabiltzan ondo,
erdi hilean dauden aitonak
nik ez ditut eramango.
Leku handiak izanagatik
nere arkaren mandioak,
ez ditut behintzat nik eramango
bertsolari indioak,
ez eta ere eleiz hontako
otoitz da errosarioak,
ta gutxiago Kuwait aldeko
urre ta petrolioak,
Sadam eta Bush ito ditzala
datorren dilubioak.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra