Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1991-03-23 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Jon Mugartegi
Bertsoa entzun |
1991-03-23 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Jon Mugartegi
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ni aurkezpen bat zuen aurrean
nago egin beharrian,
jaio nintzan da hantxe bizi naiz
Berriatun baserrian,
batzuk bezela bertso kantari
ez nabil asko Herrian,
dana kontentu ez nago baina
ez nabil modu txarrian.
Bertso kantari herririk herri
ni ez naute aukeratzen,
seinalea da hasi naizela
ni pixka bat atzeratzen
baina orain neuk´e badakit
bertso batzuek kantatzen,
horrenbestean galdu naizenik
nik ez baidet pentsatzen.
Sakontasuna eman nahiean
hainbeste bertso mamini,
da horrelako bertso polit bat
hemen nahi nuke eskeini,
ikastolako zuzenbideai
esan nahi nuke nik zeini
deitu didazutelako agur
eskerrik asko Andoaini.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra