Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1992-09-26 Aizarnazabal Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
Bertsoa entzun |
1992-09-26 Aizarnazabal Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
Neurria:
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Joxerra, Felix, Albertok
goian egin dute junta,
bi anaiek zapaldua
gure Everest-en punta,
pioleta ta granpoiez
mendian zenbat disputa!
Neuk'e barreneko poza
hemen ezin det izkuta,
irailaren hogeitalaua
guk ez daukagu ahaztuta,
gure Herriko ikurriña
elur artean nahastuta,
gu geok poztutzen gera
haiek hura dastatuta,
Felixek kantatu zuen:
Gora Euskadi askatuta!
Mendira joate hori
hain xamurra nola ez den,
sarritan ematen ditu
hainbat disgusto ta ezten,
hori lor zezaketenik
nik behintzat ez nun sinesten,
ta orain saiatuko naiz
nere lagunak aldezten,
horrelako ekintza bat
gaur zeinek ez du miresten?
Horra Felix ta Alberto
biak zutik Everest-en,
ta orain askoz zailago
izango dezue jesten,
kontuz ibili zaitezte
bertan jauzi ez zaitezten.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra