Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1992-07-04 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal
Bertsoa entzun |
1992-07-04 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Arazo latzak sortzen zaizkigu
ezin ukatu inola,
zure semea hor ikusten dut
hainbat malko dariola,
begiondoa hazita dauka
ta sudurretik odola,
nik ondo dakit ez ikastea
berez ondo ez dagola,
baina munduan guztia ez da
ikasketa ta eskola. (BIS)
Dirudienez zure semeak
nota txarrak izan ditu,
neu holakoxe tipoa nintzen
ez nau gehiegi harritu,
baina jotzea ezin liteke
nere buruan kabitu,
nere aurrean hau aitortzean
nola ez zera gorritu?
Zer pasako zen zu zure aitak
berdin tratatu bazintu. (BIS)
Ekarri duen kartila ximur
gorriaren arabera,
zure semea ez da helduko
gradurikan gorenera,
baina agian beste gauzetan
onena liteke bera,
gaurtik aurrera bazter ezazu
zigor gogorren aukera,
ta beregana zoaz lehenbaitlehen
barkamena eskatzera. (BIS)
Agian horrek zeuri egin dizu
nolabaiteko grazia,
guztiz lur jota hor utzi duzu
seme bihurri bizia,
lotsagarri da alde batetik
bestaldetik itxusia,
baina aztertzen jarri ezkero
gertatu zaigun guzia,
lezio hortan zuretzat ere
badago zer ikasia. (BIS)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra