Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1992-11-08 Urepele Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1992-11-08 Urepele Jaialdia
Gai-emailea
Aranalde, Joxe Mari
Bertsolariak / Egileak
Sarasua, Jon
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Hi bezelako mundura jaioberri batentzat zer kolore dauka munduak?

Deskribapena

Doinua
Santa Barbara zure bizitza A
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1992-11-08 Urepele Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ez da batere gauza erreza
galdera horren erantzuna,
gure Planeta urdina dela
askotan dugu entzuna,
baina barruan galtzen ari da
kolore aniztasuna,
kolore bakar kontrastedun bat
da munduan daukaguna,
Iparraldean argia eta
Hegoaldean iluna. (BIS)

Hego aldean nagusi dago
kolore ilun larria,
nahiz-ta baduten esperantzaren
kolore berde berria,
Iparraldean larros polita
dago nagusi jarria,
baina larrosak sorreran dauka
nahasketa nazkagarria,
aberastuen txuria eta
asesinoen gorria. (BIS)

Ikusten danez gure planeta
ez da erori grazian,
aniztasuna zan politena
behintzat nere iritzian,
orain larrosa dugu nagusi
beste danekin nahasian,
gehiago sinistuko nuke nik
Planeta honen bizian,
Urepeleko okre-berdeak
baleude mundu guzian. (BIS)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra