Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1992-06-19 Anoeta Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Martin Rezabal "Olaso"

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1992-06-19 Anoeta Jaialdia
Gai-emailea
Peñagarikano, Anjel Mari
Bertsolariak / Egileak
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Rezabal, Martin "Olaso"
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Olaso oso pozik eta alai bizi da. Bizitza honi dena alderdi ona ikusten dio eta, aldiz, Irazuk, hain gaztea izanik bizitzari alderdi txarrak ikusten dizkio.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1992-06-19 Anoeta Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Martin Rezabal "Olaso"

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Irazu:
Batek tristura gainezka eta
beste honek poz gehiegi,
hala ta guztiz ezin nezake
nere tristura eskegi,
naturaleza zein gaiztoa dan
ez al da garbi ageri?
Altura ere ez digu eman,
ez zuri ta ez neri.
Olaso:
Holako gauzik entzuterikan
ez nian asko espero,
txiki gerala bere buruai
jarri hoinbeste enredo,
egunez lana piskat eginda,
arratsez juerga gero,
bizitza zeinen gauz polita dan
ondo pentsatu ezkero!
Irazu:
Lanean edo ikasten gabiltz
borondatezko indarrez,
tristura beti soinean eta
sekulako zoritxarrez,
aurrera ere segituko det
nahiz eta erdi negarrez,
siniste'ez degun etorkizun bat
lortzearen poz bakarrez.
Olaso:
Nere lagunak bizimodua
hartu du era tristetik,
pentsatu ezak bizimoduak
bi ikuspegi bazetik,
alaitu adi ta umoretsu
jarraitu ezak hor zutik,
hik begirada beti bota zak
alaitasunan aldetik.
Irazu:
Ezin liteken gauzarik neri
ez zaidakela eskatu,
neurearekin segiko diat
hi ez hadila kezkatu,
pentsatuko dit nere bizitza
eten edo-ta luzatu,
ona ez dela sinisten baidit
nahiz kontrakoa pentsatu.
Olaso:
Pentsatutzen det honek bizitza
ez duela asko maita,
sasoi horrekin tristura hori
oso penagarria baita,
erdi etsita jarria zaude
hogei'urte edukita,
Joxe Agirrei galde zaiozu
horrek gehiago daki-ta.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra