Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1992-06-20 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Udabarriko Bertso Saioak (8. 1992. Bilbo)
Saioa
1992-06-20 Bilbo Jaialdia
Gai-emailea
Telleria Uriarte, Josu
Bertsolariak / Egileak
Lizaso, Sebastian
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Diru mordoa ari zara ateratzen bertsolaritzatik, gure lepotik, alegia.

Deskribapena

Doinua
Nere gogoa hegan dijoa
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1992-06-20 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Azkenerako hemen egin naiz
arrazoi gogorran jabe,
gezurra egi baldin balitza
neretzako askoz hobe,
zuen lepotik ni aberastu?
Zer esaten ai zerade?
Gaur ere bertso entzuten zaude
sarrera ordaindu gabe.

Bertsolaritzan jokatzen degu
bakoitzaren apustua,
jende aurrean pasatzen degu
sarritan une estua,
kobratzea're nere ustetan
ez al da gauza justua?
Eta gainera nork daki zer dan
bertsolai baten gastua?

Bertso kantari herririk herri
hor gabiltza egunero,
bertsoarekin alaitu nahirik
ez dakit zenbat bezero,
kantatu eta geure sobrea
guk jasotzen degu gero,
inportantzirik ez degu izango
debalde hasi ezkero.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra