Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1992-09-25 Gaintza (G) Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Mikel Mendizabal, Iñaki Murua, Millan Telleria

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1992-09-25 Gaintza (G) Jaialdia
Gai-emailea
Urretabizkaia, Pello
Bertsolariak / Egileak
Lizaso, Sebastian
Mendizabal, Mikel
Murua, Iñaki
Telleria, Millan
Lana
Launaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Hauek ez ditugu ez Sebastian, ez Millan, ez Iñaki, eta ez Mikel, baizik eta beraien emazteak. Eta aspalditik zuten asmoa elkarrekin afari bat egiteko eta gaur egin dute afari hori Gaintzan. Afalondorenean tertulian jarri dira laurak eta beraien senarretaz hizketan hasi dira.

Deskribapena

Doinua
Andre Madalen andre Madalen
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1992-09-25 Gaintza (G) Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Mikel Mendizabal, Iñaki Murua, Millan Telleria

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S.Lizaso:
Garai batean bertsolariak
egiten zidaten grazi,
horregatikan Sebastianekin
ateratzen nintzen hasi,
lehen golfoa zan gaur ere berdin
nahita're ezin det hezi,
golfo xamarra izanagatik
ez naiz horren gaizki bizi.
Telleria:
Gure etxean gertatzen ditun
bai horrenbeste frakaso,
entzuna ninan Murua ere
zela nahikua pailaso,
zer esanikan ez den Juanita,
hire senar den Lizaso
lehen formala hunan baina geroztik
hura golfotu den oso.
Murua:
Adi zan Ima* isildu hadi
ta hau hartu zan goguan:
Nere "Kixkurra fin ibiltzen den
etxera juandakuan,
ta neretzako maitasun pranko
bihotzez edo kolkuan,
xantu xantura ibiliko den
etxean eta kanpuan.
* Juanita, Sebastianen emaztea; Ima, Telleriarena; Ana, Mendizabalena; eta Blanca, Muruarena.
Mendizabal:
Aizan Juanita* hire begitan
nabari dinat negarra,
Ima tristerik ta Blanca* berriz
zer bizimodu kaxkarra,
zuen aldean nere bizitza
dinat dotore xamarra,
bertsolaritan den formalena
baidinat nere senarra.
S.Lizaso:
Adi zan Ana* bertsolaritan
formalak ohi ditun bakan,
ta gezurretan ez hadi hasi
hemen zelebrezko markan,
ta Blanca* hiri galdetu behar
nahi baden egia esan:
Moro gehienak hiru lau andre...
hireak zenbat zeduzkan?
Telleria:
Aizan hi Ana hire senarra
gizon formala hunan lehen,
beste hoiena golfo zirena
zegonan oso nabarmen,
gureak berriz hamarretatik
zortzi saio Nafar alden:
Egun batean joaten den da
hurrengoan etortzen den.
Murua:
Adi zan Ana hire senarra
den keridaren bezero,
eta asunto txarren batean
hasiko hunan honezkero,
gainera hori nesken ondoan
ibiltzen den erdi ero,
gaur zelebratu beharko din harek
San Migel degun ezkero.
Mendizabal:
Aizan Juanita nik bazekinat
hi ez haiz bizi kontentu,
ta Ima, berriz, hire zezena
ez akidan konparatu,
Blanca honek berriz atera dizkit
nik ez dakit zenbat kontu,
bihotz biguna zeukan Mikelek
ta ez zaidazue tentatu.
S.Lizaso:
Bizar da guzti hor ibiltzen den
herri batetik bestera,
parrandarako izaten dizkin
ez zekit zenbat aukera,
zuen senarrakin joaten bada
etortzen den goiz aldera,
eta Peñakin joaten danean,
hamaiketako etxera.
Telleria:
Pentsatuz nengon gure senarrak
laurak diradela berdin,
zer egin asko emakumeok
ez daukagula hoiekin,
muxu emanda itxura latza,
"bihar arte" ta aldegin,
bertso aitzaki joaten dira ta
komeni dan dana egin.
Murua:
Aizan Juanita nazka ematen din
hireak aldamenean,
ni afonika uzten nau beti
erretzen hasten danean,
gainera ez din asko launduko
horrek etxeko lanean,
aizan Juanita ez al haiz pozten
etxean ez dagonean?
Mendizabal:
Horrek baietza esan nahi zinan
ta nengoen antzemana,
ta Imak ere bere barruan
bazedukan nahiko lana,
nere etxeko gizon koxkorra
bakarra eta bakana,
Peñarekin da Sebastianekin
berdintsu ibiltzen dana.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra