Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1992-08-09 Gasteiz Plaza librea [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Jon Sarasua

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1992-08-09 Gasteiz Plaza librea
Gai-emailea
Egaña, Andoni
Bertsolariak / Egileak
Amuriza, Xabier
Sarasua, Jon
Lana
Binaka gai-librean
Jarritako gaia
Gai librean
Gaiari oharrak
Egun horretan gai librean aritu ziren bertsolariak, zenbait bertsotan ingurua aztertu
ondoren, euskaldunen egunkariko berriak jorratzen hasi ziren.

Deskribapena

Doinua
Arratsalde on lehendabizitik
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1992-08-09 Gasteiz Plaza librea [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Jon Sarasua

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.Sarasua:
Periodikua nik hartu dut ta
beraz nik dut abantaila,
azken aldian Olinpiadekin
sartu dute kriston traila,
gainera asko igo da orain
gure pozak duen maila,
Españak ere jaso baiditu
hiru dozena medaila. (BIS)
Amuriza:
Olinpiadak nola diraden
Bartzelonatik eginak,
keja pixka bat ere izan du
Madrilgo aho ziztrinak,
azkenik hainbat medaila polit
españolen atseginak,
halako poza hartuko zuen
Pilarikako Birjinak. (BIS)
J.Sarasua:
Medaila haiek dexente dira
espainolak txoratzeko,
holako maila zeukatenikan
ez zuen inork usteko,
diru pila bat gastatu dute
jokuak antolatzeko,
eta hortatik zati bat zuten
etsaiak sobornatzeko. (BIS)
Amuriza:
Soborno hori modan dago ta
berriz hola ipinia,
baina guztia enteratzea
ez da gauza komenia,
desatseginen egin zaiena
Freedom for Catalunia,
Felipek ia hor ikusi dik
Expo-aren agonia. (BIS)
J.Sarasua:
Olinpiada haundientzako
ez da izaten lehorra,
atletismoko orria ere
aurrean daukazu horra,
ehun metrotako erreleboa
izan da oso gogorra,
berriro ere Yankee txerriek
apurtu dute rekorra. (BIS)
Amuriza:
Lehen Kuba ta orain Yankee-a
hau nire buruhaustea,
oso dirade hain ezberdinak
bai bata eta bestea,
rekor batzuek hautsiagatik
ez da hain gauza tristea,
okerragorik egiten dute:
Mundua bera haustea. (BIS)
J.Sarasua:
Proba gehienen emaitzak dira
neretzat oso itxusi,
albiste batek jarri nau baina
irriparre eta guzi,
nahiz-ta ez duten aspaldi hontan
kolpeak baizik ikusi,
bozealari kolpetan behintzat
kubarrak dira nagusi. (BIS)
Amuriza:
Berriro ere egunkaritik
Kuba aldera ertena,
mutiko honek uharte hartan
entxufatua antena,
Kuba bozeoz nagusitzea
ez da horren nabarmena,
ukabilakin eusti beharko
armakin ezin dutena. (BIS)
J.Sarasua:
Politikoen gaietan ere
bada zenbait gizon kirten,
ta hasi nahi dut politikako
albisteei eragiten,
nolako gauza politak diran
Egunkaritik jakiten!
HB-koak hasi zarete
EA-ri keinu egiten... (BIS)
Amuriza:
Abogatua izan balitza
gaitzerdia zan sikiran,
konpromisoan jarri gura nau
gasteiztarren jira-biran,
EA-ri keinu egiten hasi
gaituk eta ez segiran,
baina lehenbizi esango diet
ea noiz mogitzen diran! (BIS)
J.Sarasua:
Baina zu ere ez zera izango
mugitzen ez den abere,
biak batuta lortu liteke
komeni aina botere,
gehiengo hori lortuko balitz
biak elkarturik trebe,
denboraz baietz HB-n sartu
Jose Anjel Cuerda ere. (BIS)
Amuriza:
Gasteiz honetan alkate horrek
badu nahikoa endredu,
nunbait txatarra danen ontzia
izateko omen gaude gu,
ta PNV-k bialtzen badu
guk lasai har dezakegu,
Tailandiako enbajadore
igual jarriko degu. (BIS)
J.Sarasua:
Hemen laugarren orrialdean
badago hainbeste tarte,
ta argazki bat hemen ipiniz
batzuk hartu dute parte,
kotxe frantses bat berriro errez
egina diote kalte,
abertzaleak oraindik ere
biolento zabiltzate. (BIS)
Amuriza:
Abisu hori Gasteiz horretan
iritsi zait oso garaiz,
ta erantzuna emango diat
nola izan nintzen apaiz,
su apurtxo bat ikusi eta
harritzen zarete hain maiz,
ikusiko duk katolikoen
inpernura joaten bahaiz. (BIS)
J.Sarasua:
Nik arrazoia bota dut eta
zuk egin didazu burla,
Donosti aldean erre dute
frantzesen kotxe mardula,
erretze hoiek nik ez nituzke
kuestionatuko sekula,
jakin ez banu zuk aurten Renault
berria erosi dezula. (BIS)
Amuriza:
Ziria nahiko gogorra da ta
ez nago hemen alperrik,
ez zaidak aizak frantses marketan
nahastu niri bizarrik,
brometan ere ez esan hemen
neurri hortako gezurrik,
kotxe berri bat badaukat baina
"Toledo"txo bat bakarrik. (BIS)
J.Sarasua:
"Toledo"aren hitza bota du
ta hortik nahi diot tira,
hori erosiz bere ardura
honek nahi du erretira,
hemen guztiok jartzen zerate
gauza frantsesei begira,
gauza españolak frantsesak baino
hobeagoak al dira? (BIS)
Amuriza:
Saltsa jartzaile abila baina
hau da ezjakin kirtena,
karrera eginda izan beharra
hain inkulto nabarmena,
hik ez al dakik batu dirala
"Seat"a ta "Volswagen"a?
Hik ez al dakik "Toledo" hori
Iruñan egiten dena? (BIS)
J.Sarasua:
Nik hitz txiki bat atera eta
honek arrazoia kendu,
nola-nahi ere linea hori
ez zenezake mantendu,
honek Iruñan aitzaki hori
aterea du berandu,
eta Iruña Espaina ez dala
zeinek arraio esan du? (BIS)
Amuriza:
Esan bada ere mila alditan
daukagu hori ukatua,
gure sorterri hori gurea
dala ez da pekatua,
ia amorratzen hasia nauka
albotikan tentatua,
pentsatzen nago bera ez ote dan
español infiltratua. (BIS)
J.Sarasua:
Euskal Herriko probintzi denek
ez dute berdin indarra,
egunkaria ikusi eta
ez zaiteztela hasarra,
hiriko jaien orrialdeak
dago ikusi beharra,
Donostiari hamar pajina
eta Gasteizi bakarra...(BIS)
Amuriza:
Eskalafoia hala omen da
eta aguantatu behar
badago hemen inbiri pixkat
hiru probintzitan zehar,
hemen bakarra ta Donostian
hamar horrek omen dakar,
ta Bilbokoak datozenean
ehun da berrogeitahamar. (BIS)
J.Sarasua:
Hemen Gasteizek jasoa dauka
merezi duen apurra,
Donostia da inportantea
hori da gauza ziurra,
orrialde hau irakurrita
ia jauzi zait adurra,
lehenengo orri osoan dakar
Odon Elortzan agurra. (BIS)
Amuriza:
Ez dakit nola liteken gauza
asko hain errez ezkondu,
honek diona Odon Elorzak
kategori hori non du?
Nik gauza batzuk atontzen ditut
dena ezin dut atondu,
nik Bilbokoa esan dizuet,
hori Donostin konpondu. (BIS)
J.Sarasua:
Donostiako alkate jaunak
badu nahiko kategori,
Egunkarian euskara hutsez
idaztera da erori,
hori bai dala alkate jaun bat
nahiz batzuei jauzi lori,
eta ez zuek hemen duzuen
populista zikin hori. (BIS)
Amuriza:
Barriro honek atrebesauta
berak dioen modura,
ezin sufritu Cuerda izatea
Araba hontako figura,
nik populista dan ala edo ez
ez zoat juzgatu gura,
urte guztian egingo balu
jaietako pregoi hura. (BIS)
J.Sarasua:
Periodikua komentatzeai
diogu nahiko maitasun,
hemen gabiltza toma ta daka
nik esan honek erantzun,
baina jendeak albiste gehio
nola ez duen nahi entzun,
aizazu "lentes" esan zaidazu
ze horoskopo daukazun. (BIS)
Amuriza:
Ez daukat zaila horoskopoa
oso harro esatea,
ohorea da maiatzak hiru
munduratu izatea,
beraz ni Taurus omen naiz eta
kategoriaz betea,
ni naiz zezena eta hemen dago:
"El niño de la Capea". (BIS)
J.Sarasua:
Zu "Taurus" zera eta ez zazu
horrekin txisterik egin,
horoskopoa zuri letzeaz
nik hartuko dut atsegin,
"Taurus" parean zer jartzen duen
lagun nahi al dezu jakin?
"Gaurkoan kontuz ibili zaitez
zu baino txikiagoekin". (BIS)
Amuriza:
Hori esan arren Gasteizen inor
ez izan nire erruki,
normala naiz ta txikiagoekin
ez naiz juango urruti,
baina arrazoia nola ez eman
holako jakintsu bati,
zorriek eta arkakusoek
molestatu naute beti. (BIS)
J.Sarasua:
Erantzun onak jasoak ditut
ta bukatzen badegu, zer?
Egunkari hau eskuetatik
beharko dut orain bazter,
nahiz eta gure iruzkinekin
hemen jende asko asper,
euskeraz letu genzake behintzat
Joseba Arregiri esker. (BIS)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra