Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1992-08-16 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Iñigo Goienola, Jon Mikel Omagojeaskoa

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1992-08-16 Gernika-Lumo Jaialdia
Gai-emailea
Muniategi, Abel
Bertsolariak / Egileak
Goienola, Iñigo
Omagojeaskoa, Jon Mikel
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bi honek dira, gaurko bertsolari gaztienak hemen, baina nik uste ohituak eta saiatuak direla. Begira zuentzat zer gai dagoen: Mundu zabalean egunero ehun miloi sexu hartu-emon egoten ei dira. Tokatzen ete da zuentzat ezer?

Deskribapena

Doinua
Arratsalde on lehendabizitik
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1992-08-16 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Iñigo Goienola, Jon Mikel Omagojeaskoa

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Omagojeaskoa:
Gazteak ginala hasi da esaten
aitzaki bat baino ez zen,
inkesta hoiek sekula egirik
ez bait dute isladatzen,
aspaldi hontan ez jotzearren
tinbrerik be ez dot jotzen,
gure parteagaz bateren batzuk
ez dabe txarto pasatzen. (BIS)
I.Gojenola:
Negadoa ere pixkat bada ta
beti negar eta negar,
itxura danez neska kontuan
mutil hau baidabil mehar,
honako asko baldin badaude
lehen be esan dut mila bidar,
estadistikak mantendutzeko
nik doblea egin behar. (BIS)
Omagojeaskoa:
Derrepentean agertu digu
honek bere eginahala,
oso guapoa da bere ustez
tipo onekoa, argala,
telebistako figura hoiek
bezela dauka azala,
zuen aurrean hemen dozue
Berritxuko sementala. (BIS)
I.Gojenola:
Esan duanez sementala naiz
barrua ez dut ustela,
esan didate makina batek
ondo-ondo nagoela,
aurrerantzean baldin bazabiltz
orain artean bezela,
zure parteak egingo ditut
trankil jarraitu horrela. (BIS)
Omagojeaskoa:
Gernika aldeko neska guztiak
kontu har zazute gaba,
txorta aldien kontu berri hau
ez baita gaurko pasada,
Azpillagaren garai haietan
hamalau seme-alaba,
gaurko inbentoak euki baleukez
zuek kontuek atara. (BIS)
I.Gojenola:
Sarri askotan ibiltzen gara
ligatu nahiz bero-bero,
baita ere pozik aldegin ere
zertxobait lortu ezkero,
adelantuak behar dira ta
hoien nota ez da zero,
plaza hontan ez zan inor kabitzen
inbentorik ez balego. (BIS)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra