Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1992-09-11 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1992-09-11 Legazpi Jaialdia
Gai-emailea
Matxinandiarena, Jokin
Bertsolariak / Egileak
Gorrotxategi, Jose Luis
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Solchaga zera, dekretazoa dela eta gauzak gogortzera doazela iragarri duzu, egiguzu lege berri hoien aipamena.

Deskribapena

Doinua
Arratsalde on lehendabizitik
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1992-09-11 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bizimoduak berekin ditu
makina bat maratila,
nere esana entzuten ez dunai
egurra eta makila,
kostatu zaigu Bartzelona ta
kostatu zaigu Sevilla,
eta orain ni nator hementxe
zuen karteraren bila.

Españiaren izen sakratu
eta fama haundikua,
oraingo hontan jarri da beraz
inun berdin gabekua,
danean zorra diruarentzat
sobre baidago lekua,
ondogi bizi zerate eta
estutu, ba, gerrikua.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra