Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1992-02-16 Sara Jaialdia [Bertsoa] / Jexus Arzallus
Bertsoa entzun |
1992-02-16 Sara Jaialdia [Bertsoa] / Jexus Arzallus
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Euskaldunentzat nun-nahitik dator
zigorra edo katea,
zenbat gizaldiz izango ote
gu honela egotea?
Ez da erreza nere min denak
hitz gutxitan esatea,
baina bat da François Garate
hola preso eramatea.
Horixe dut nik lehenengo pena
ez dakit zer den azkena,
Euskadirentzat eskeini baidu
bere indar ta kemena,
iheslari bat aterbetzea
zen bere pekatu dena,
abertzalea preso hartzeaz
hartzen dut minik gehiena.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra