Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1992-11-14 Orio Jaialdia [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi, Gregorio Larrañaga "Mañukorta"

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1992-11-14 Orio Jaialdia
Gai-emailea
Usarralde, Inaxio
Bertsolariak / Egileak
Gorrotxategi, Jose Luis
Larrañaga, Gregorio "Mañukorta"
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Araba-Bizkaiko bertsolarien txapelketa bidean dela eta, ea zer nolako forman dagoen, Gorrotxategik jar dezala Mañukorta frogan.

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1992-11-14 Orio Jaialdia [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi, Gregorio Larrañaga "Mañukorta"


Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Doinua: Ari naizela, ari naizela
Neurria: 8ko Haundia

Gorrotxategi:
Ai Mañukorta, ai Mañukorta
ez dago mutil iluna,
etorriko dek, nahiko hurbil dek
txapelketako eguna,
edozer gaitan, edozein neurritan
ona ohi dek txapelduna,
hamarreko txikian emaiok
bertso honi erantzuna.

Doinua: Lagundurikan danoi
Neurria: 10eko Txikia

Mañukorta:
Egia esango det
eta ez gezurrik,
Gorrotxategik ez du
neretzat egurrik,
ez bada hor galdutzen
talentu apurrik,
nik ez det hor faltako
erantzun zigurrik,
Euskadin dagonantzat
ez daukat beldurrik.
Gorrotxategi:
Sasoiko hago, ai Mañukorta,
eta pentsatutzen nuan,
hau hautsiko dun aman semerik
ez dagoala munduan,
baino jueza ez dek engañatzen
pristi-prastan ta kinuan,
entrenatuta al hago ondo
Iparragirren doinuan?
Mañukorta:
Ez dira errez ondo negurtzen
Mañukortaren ametsak,
bere barruko talentu hoiek,
ez bait dira ez errezak,
nik hain ondo kantatu,
inork ezin juzgatu,
hoiek dirade babesak,
juezak eta Gorrotxategik
danak dira aldrebesak.
Gorrotxategi:
Ai Mañukorta, begi ondoa
ez daukat oso ilun,
hi bezalako fenomenorik
ez diat ikusi inun,
gero badituk beste froga batzuk
saia behar dena txukun,
kopletan saiotxo bat egiguk
heuk kanta ta heuk erantzun.

Doinua: Dios te salve
Neurria: Lauko handia

Mañukorta:
Euskal Herrian maitatzen ditut
bertso zale jator finak,
txapelik ez det jantziko baina
eingo ditut ahaleginak.
Gorrotxategi:
Lehenago nere denboran ere
eginak ditut hamaika,
umore biziz jarri nahi nuke
gaurko honetan Ortzaika.
Mañukorta:
Honek kantatutzen du
ez du eiten amets eta,
hiru lau kopla kantatutzeko
gauza ez da txapelketa.

Gorrotxategi:
Ai Mañukorta, ai Mañukorta,
ederrak botatakoak!
Entzulegoak txalogarriak
daduzkak gordetakoak,
jendeak entzun nahi dizkik hemen
gaur beste moetakoak,
eure buruari pare bat bertso
beatzi puntutakoak.
Mañukorta:
Gorrotxategi degu
ikusten deguna,
hona nola egin dun
beraren jarduna,
bederatzi puntuan
nahi du erantzuna,
neretzat hori baida
hain karga astuna,
hamarreko txikia
nik domatzen nuna.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra