Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1992-06-21 Usurbil Ekitaldipekoa [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga, Jon Sarasua

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1992-06-21 Usurbil Ekitaldipekoa
Bertsolariak / Egileak
Elortza, Igor
Iturriaga, Unai
Sarasua, Jon
Lana
Hirunaka gai-librean
Jarritako gaia
Gai librean
Gaiari oharrak
LIBREAN

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1992-06-21 Usurbil Ekitaldipekoa [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga, Jon Sarasua

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.Sarasua:
Has gaitezen txikian
gairik hartu gabe,
hemen bildu gera sei
bertsolari trebe,
gehientsuak gazteak
paperaren alde,
bertsolari helduak
nun arraio daude? (BIS)
I.Elortza:
Nolatan gertatzen den
guztiok begira:
Hola izan ditugu
hainbat tirabira,
bertsolari helduak
ez datoz herrira,
ta gurekin orduan
akordatzen dira. (BIS)
U.Iturriaga:
Hemen faltatzen dira
bertsolari zaharrak,
Egañan ironia,
Lizason indarrak,
hemen gazteak dira
ausarta samarrak,
ta gero eurek dira
famoso bakarrak. (BIS)
J.Sarasua:
Ni ere sartukoko naiz
gazteen klasean,
hobeto ibiltzen da
holako haizean,
besteak herriz herri
denbora luzean,
ez dute kantatu nahi
kobratu ezean. (BIS)
I.Elortza:
Pantaila aurrean izan
ondoren izarra,
diru kontua haiek
nahi duten bakarra,
Sarasua ez ote da
traidore samarra?
Nahi dunean gaztea,
nahi dunean zaharra. (BIS)
U. Iturriaga:
Horren joku doblea
ez bada nabari,
neuk kantatu behar dut
ozen eta argi,
diru kontu horrekin
behingoz ahaztu hadi,
kobratu dizkie-ta
bi mila "Lizardi"*. (BIS)
* Lizardi: Egunkari egunean erabili zen diru papera.
J.Sarasua:
Ederki egin dezu
erason hastea,
baina ez det onartzen
Igorren ustea,
zeharo aldrebes da,
ai Igor maitea!
Zurekin zaharra naiz ta
haiekin gaztea. (BIS)
I.Elortza:
Sarasua batzutan
gazteen eredu,
beste plazatara joan
ta mila ernegu,
edozer esaten du
ta hemen gaude gu,
haiekin dagonean
ze esaten ote du? (BIS)
U.Iturriaga:
Txaketero samarra
izaten naiz ni maiz,
ta hitzak aldatu ditut
ordurako garaiz.
"Gure artean zaharra
sentitzen omen haiz",
Igorrekin ni ere
zaharra sentitzen naiz. (BIS)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra