Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1992-07-10 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1992-07-10 Lesaka Jaialdia
Gai-emailea
Arozena, Manolo
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Lizaso, Sebastian
Peñagarikano, Anjel Mari
Lana
Hirunaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Txakurra omen da gizonaren lagunik onena. S.Lizaso, senarra; Peñagarikano, emaztea; Egaña, etxeko txakurra.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1992-07-10 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S.Lizaso:
Andre argal honekin
ezkonduta nago,
alkar maitatzeko lehen
horrenbeste gogo,
usteak ustel dira
senarra akabo,
zakurra maite baidu
ni baino gehiago. (BIS)
Peñagarikano:
Hori esan duena
nolako bitxoa!
Nolabait bete behar
nere kapritxoa,
senarra haundia det
babo ta zozoa,
eskerrak bizkorra dan
nere txakurtxoa. (BIS)
Egaña:
Gazte gendun garaian
sasoian jarduna,
puru eskaxekoa
senar puruduna,
txakurra bihurtu da
andrean laguna,
nik egiten baidiot
harrek ezin duna. (BIS)
S.Lizaso:
Etxe honek dirudi
albaitero denda,
gure Pintto nola dan
aparteko prenda,
kolpeka hasten banaiz
neuretik ertenda,
nere andre tuntun hau
lau hankan jartzen da. (BIS)
Peñagarikano:
Biok ezkondu ginan
agian betiko,
desgrazi haundiagorik
ez det edukiko,
nere senarrak ez du
ez arrautz, ez pito,
siestara noa ta
zatoz neekin Pintto! (BIS)
Egaña:
Señora jarri zaigu
betiko planian,
gauetan etzanda ta
egunez lanian,
"nere Pintto" deitzen dit
normal dagonian,
eta "N" kentzen du
berotzen danian. (BIS)
S.Lizaso:
Nahiz-ta ez nuen uste
horrelakorikan,
andreak zakurrakin
badauka planikan,
hizketan'e hasten da
noizik ta behinikan,
baina ez da etxean
zaunka faltarikan. (BIS)
Peñagarikano:
Etxean moldatzen naiz
nola edo hala,
baina pentsa lagun bat
ona daukadala,
eta mundu guztiak
hau jakin dezala,
nere senar haundia
inutila dala. (BIS)
Egaña:
Señorak sexuakin
ze obsesioa,
hase ezina degu
bere desioa,
horretxek ematen dit
amorrazioa,
noiz helduko da nere
jubilazioa? (BIS)
S.Lizaso:
Gure etxean bada
bai saltsa ugari,
andrea zer dabilen
nola dan nabari,
gizendu ta heltzean
andreak tripari,
deitu beharko diot
albaiteroari. (BIS)
Peñagarikano:
Txakurrak asko maite
du nere gorputza,
janda edaten ere
ez dago amutsa,
goizean papilla ta
gauetan arrautza,
ta palankana baten
egiten du putza. (BIS)
Egaña:
Senar bizardun hori
a ze arranua,
gorputzez haundi baina
hortan enanua,
bere andrea berriz
ez dago sanua,
laister hilko naute ta
etxetik banua. (BIS)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra