Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1992-04-25 Itsasondo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua
Bertsoa entzun |
1992-04-25 Itsasondo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Zerbait esan nahi dizuet eta
esplikatzen naiz hasiko,
bertso munduan ni sartu nintzen
ia nintzala mutiko,
nola-nahi ere holako gauzak
ez dira izaten betiko,
bertsolaritzan oso zaila da
beti egotea tinko,
ia ez nauzue inoiz gehiago
plazaz-plaza ikusiko. (BIS)
Bertsolaritzan nere ustetan
gaur antzerki gehitxo dago,
ta uste nuen zerbait bazela
hori baino barrurago,
sei urte luze pasa ditut ta
hartu makina bat trago,
nere ustez asko aguantatu dut
baina ezin dut gehiago,
zuek antzerkia nahi duzue ta
hortarako prest ez nago. (BIS)
Oraindik ere barruan daukat
bertsolaritzaren sua,
baina ez dut nahi norantza gabe
itxuan bota pausua,
agian kasik gogorregia
izan da nere mezua,
nola-nahi ere hartu zazute
besarkada bat gozua,
eta holaxe agurtzen da gaur
zuen lagun Sarasua. (BIS)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra