Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1992-12-04 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita
Bertsoa entzun |
1992-12-04 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita
Neurria:
KOPLEN MULTZOA
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Benetako jauzi baltza,
errealitate latza,
ez dakit ondo ohartzen garen
badaukat zalantza,
batzuen samin arantza,
beste batzuen bengantza,
bertan usteldu behar ote da
gure esperantza? (BIS)
Sarri gu kexatzen gara,
arrazoiaz beharbada,
ez dugulako burni tartera
luza begirada,
irten ziren borrokara,
ordainez kate zartada,
ta gizarteak bizkar emanik
bertan ditu laga. (BIS)
Jaunak zenbat odol tanta...
nola lehertu gabe kanta?
Aldara gabe badu Euskadik
hainbat santu-santa,
askoren dolumin planta,
itxurakeri galanta,
hola jarraitu behar al dugu
sekulorun santa? (BIS)
Beste hainbat presondegi...
zertako zerrenda segi?
Aske nahi duen Herri batentzat
lotura gehiegi,
ez burumakur eseri,
ez eta botak eskegi,
hauek* bezela eman dezagun
guztiok aurpegi. (BIS)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra