Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1993-04-17 Segura Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano
Bertsoa entzun |
1993-04-17 Segura Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Egaña:
Buru gainean hots raro batzuk
entzunak ditut hor ozen,
-Kaixo bitxito zer moduz zaude?
Hizketan hasi gaitezen,
buru txikia ta flekiloa,
bi antena zuzen-zuzen,
esan zaidazu ze izen dezun
eta nundikan zatozen.
Peñagarikano:
Baztar batean aparkatuta
neure platilo ta motor,
uste zenuten bizia zunik
ez zegola beste iñor,
nundik natorren galdetzen dezu
erantzun behar derrigor,
ez det izenik, Marte deritzan
planeta batetik nator.
Egaña:
Holakorikan ez nun ikusi
ez uda eta ez negu,
nahiz "funtzioa"n ikusten ziran
bi martziano eredu,
eta hizketan nola dakiten
oso jakitun gaude gu,
benetan polit ikusten zaitut
ñir-ñir egingo al degu?
Peñagarikano:
Barkatu baina ñir-ñirren berri
ez gendun ikasi Marten,
itsasoa ta lurra hain zaila
leheno ez zegon bereizten,
zerua ere urdina gendun
hasia dago itxusten,
joandaneko hogei urtetan
ez degu ezer ikusten.
Egaña:
Ai Marziano! benetan oso
tipo aldrebesa zera,
etorri eta hor hasi zera
ekolojisten antzera,
miope dala edo itxua
irten zaio mingainera,
ikusi gabe ein leike ñir-ñir
eta ederki gainera.
Peñagarikano:
Marte gainetik ezin bereiztu
ke beltza eta lainua,
pentsatzen nuen nere planeta
zela planeta ñañua,
eta mundua ezagutzeko
nik banuen enpeinua,
ezautu badet ezagutu det
hau da hau desengainua!
Egaña:
Kolore berdez gizon plako bat
gure herrian barrena,
begirada du despistatua
ta lo hartzen du hurrena,
ezertxorekin konfiantzik ez
ta keja arrazoi dena,
anai biki bat badezu hemen
Peña izena duena.
Peñagarikano:
Mundu honetan nik somatzen det
behintzat istilu ugari,
gizonezkoak mozkortu eta
hor hasten dira kantari,
batzuek beltxak, bestek haundiak,
beste batzuk ile hori,
aspertu naiz ta Martera noa
ta goraintziak Peñari.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra