Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1993-07-10 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1993-07-10 Zumaia Jaialdia
Gai-jartzailea
Etxabe, Jose Mari
Bertsolariak / Egileak
Enbeita, Jon
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zergatik Euskal Herrian PSOE nagusi?

Deskribapena

Doinua
Bizia ez da nehoiz egoiten
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1993-07-10 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Euskal Herrian PSOE nausi,
hau azkenengo kaltea;
zer dela eta zabaldu zaion
indar horreri atea?
Zuk nahi zenduke nik bi bertsotan
hemen argi esatea;
esango dizut hitz gogor batez,
hau dezu errematea:
Garratzegia dalako, nonbait,
abertzale izatea. (bis)

Baina egia hori izan da
ta behar degu irentsi:
españolistak igo direla
eta euskaldunak jeitsi;
alperrik dira jai egunetan
mila gora ta irrintzi;
benetakoak hemen gabiltza,
batelean ezin etsi;
hitza gehiegi egiten dugu
eta egipenak gutxi. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra