Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1993-01-05 Antzuola Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita
Bertsoa entzun |
1993-01-05 Antzuola Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Poztu zaitezte euskaldun denak
jada Europan gaude-ta
gisa hontara aspaldi hontan
jo dute mila tronpeta,
sustrairik gabe jarri gaituzte
itxaropenez beteta,
baina nik daukat nere barruan
zalantza asko gordeta,
izango al gara Madrilen eta
Parisen marioneta? (bis)
Orain artean esaten gendun
bizi ginala katean,
ta askatasuna heldu omen da
denontzako bapatean,
zer eskari ta zer eramango
gure Europako atean,
ames guztiak hutsak ditugu
ta dira geure kaltean,
ezer onikan ezin da eman
aske ez geran bitartean. (bis)
Aspaldidanik dator gaur arte
inperialisten soka,
eta Europan ez da aldatu
oraindik euren epoka,
eta nahi dute poz faltsu batez
orain hastea saltoka,
gauza bakar bat ein genezake
jarraitu geuren borroka,
egunen baten ea lortzen den
herri txikien Europa. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra