Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1993-12-18 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Xabier Zeberio "Zeberio I"

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1993-12-18 Azpeitia Jaialdia
Gai-jartzailea
Gorrotxategi, Jose Luis
Bertsolariak / Egileak
Lizaso, Sebastian
Zeberio, Xabier "Zeberio I"
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuek biok baserri bateko aita-semeak zerate: Joxe, aita; eta Zeberio, semea. Joxek erabaki bat hartu du: "Hola jarraitzerik ez ziok..." Eta ukuiluan obrak egin eta behi taldea ipini nahi dezu. Zeberio ukuiluan obra egitearekin konforme dago, baina ez behiak jartzekotan, beste negozioren bat jartzekotan.

Deskribapena

Doinua
Kantore berri xarmant batzuek
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1993-12-18 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Xabier Zeberio "Zeberio I"

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.Lizaso:
Seme maitea, aita zaharrakin
har zazu pazientzia;
pobre antxean igaro degu
oraindainoko bizia;
nolabait ere komeniko da
bizimodu bat sortzia,
horregatikan erabaki det
ganadu gehio jartzia. (bis)
X.Zeberio:
O, aita zaharra, orain erabat
burutik nahastu al zea?
Egia esan, ez zait gustatzen
zuk hartu dezun martxea,
Karibe aldera banijoa ni
mulatak enkargatzea,
behiak baino hobe genduke
putiklubtxo bat jartzea. (bis)
J.Lizaso:
Nahiago nuke gizon bezela
bazenduke hitzegingo,
kontu narratsak ikasi'tuzu
nola hemengo ta hango,
ta behi beltx hoik nunguak diran
pentsatu zazu lehenengo:
haiei esnea kenduta ez dezu
gazta haundirik egingo. (bis)
X.Zeberio:
Hainbeste urte lanean pasa
dituzu alper-alperrik,
honez aurrera ez dadukazu
belarra ondu beharrik.
Karibetikan ekarriko det
bigantxa jende edarrik,
eta gainera ez dadukagu
zezena erosi beharrik. (bis)
J.Lizaso:
Ez zat gustatzen nolakoa dan
semean hitzegitia,
ta baliteke aita zaharrak'e
noizbaiten hutsegitia.
Era horretan trata ber al da
gure basarri maitia?
Hobe zenduke agur eginda
Andaluzira joatia. (bis)
X.Zeberio:
Baserri hontan orain artean
zuk izan dezu mandua.
Joxe Agirrei bialdu zaiozu
behi, iria ta mandua;
eta kalean juanda jar zazu
hor egundoko bandua,
ta bion arten egingo degu
negozio "redondua". (bis)
J.Lizaso:
Atera dezun hizketaldia,
semea, ez da txukuna;
zure buruko amesa dago
orain pikotara juna;
ez dezu asko estimatutzen
zure aitak egin dizuna...
Gure etxean mandoa hau da
probetxurikan ez duna. (bis)
X.Zeberio:
Negozio on bat jartzeko, aita,
orain daukagu aukera.
Eta soroan zertan ibili
aurrera eta atzera?
Ta esan dizut negozio hori
ni banijua jartzera,
ofizinista jarriko zaitut
ondo portatzen bazera. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra