Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1993-06-20 Errigoiti Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga
Bertsoa entzun |
1993-06-20 Errigoiti Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Definizio bila dabiltza
hortik hainbeste artista,
nik eman nahi nuke gaurkoan
eta badaukat bi pista:
Sarasua da sasi-intelektual
herrikoi eta anarkista,
eta bestetik Aritz daukagu
golfo eta parrandista. (bis)
Bertsolariak beti izan du
gizon golfoaren fama;
dana ez da egia, ez da gezurra,
ez da sinistu behar dana;
definizio txiki bat daukat
azken orduan emana:
herririk herri lau gauza esanda
"como Dios!" bizi dana. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra